sábado, mayo 18, 2024
spot_img

Berriak

Jaietako Nagusien tanborradan izena emateko epea maiatzaren 16an zabalduko da

•  Tanborradako edozein gorputzetan parte hartzeko beharrezkoa izango da izen ematea. Epea maiatzaren 16tik 27ra egongo da zabalik www.ametx.eus helbidean eta Zelaietan. Karmen eta Santanatxu Jaietako antolaketa lanekin hasia da Amorebieta-Etxanoko Udala. Hala, uztailaren 24an izango den Nagusien Tanborradarako izen ematea zabalduko du datorren astelehenean, maiatzaren 16an. Udalak gogoratu du, tanborradako edozein gorputzetan parte hartzeko nahitaez eman beharko dela izena aldez aurretik: izan tanbor-jole, tanbor-jole beterano, fusilari, zaldun, sukaldari...

Zubiaur Musika Eskolan matrikula epea

Zubiaur Musika Eskolak maiatzaren 16an zabaldu du 2022-2023 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea   Ikasleek maiatzaren 16tik ekainaren 3ra bitartean eman ahal izango dute izena Musika Eskolan. Zubiaur Musika Eskola hasia da datorren ikasturteko antolaketa lanekin. Hala, 2022-2023 ikasturterako matrikulazio epea maiatzaren 16an zabalduko dela jakinarazi du, eta izena eman nahi duten neska-mutilek ekainaren 3a bitartean izango dute epea zabalik.    Matrikula egiteko aukera...

Zabalik dago Udaleku Irekietan eta Gauero Udan ekimenean izena emateko epea

  Udaleku Irekiak 4 eta 11 urte bitarteko neska-mutilei daude zuzenduta eta aurten lau txanda izango dira aukeran, ekaina eta uztaila bitartean.   Gauero Udan ekimena 11 eta 15 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzenduta eta txanda bakarra izango da, bederatzi egunekoa, ekainaren 27tik uztailaren 8ra.   Bi ekimenetarako izen emateak apirilaren 25etik maiatzaren 11ra egongo dira zabalik. Udako oporraldia gerturatzen ari den heinean, Amorebieta-Etxanoko Udalak...

Amorebieta-Etxanoko jaietako kartel lehiaketa

•  Irudi garailea Karmen eta Santanatxu jaietako kartelerako eta egitarauaren azalerako erabiliko da. Irabazleak 1.000 euroko ordainsaria jasoko du.• Lehiaketan 16 urtetik gorako herritarrek har dezakete parte; lanak maiatzaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira Zelaieta Zentroan.   Amorebieta-Etxanoko Jaiak, Karmenak eta Santanatxu, bueltan izango dira uztailean. Hori horrela, jaiak iragarriko dituen kartelaren eta egitarauaren irudia aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udalak. Ohi bezala, 16 urtetik gorako zornotzarrek parte...

Ioritz Zalloetxebarria

PARTICIPA EN EL CAMPEONATO DE ESPAÑA KART CROSS JUNIOR  Ioritz es un joven piloto zornotzarra de 14 años, que cuenta ya con una experiencia de 4 años en carreras de karting. Este es su primer año de junior en esta categoría Kart Cross Junior y competirá en las 8 pruebas programadas. El vehículo está listo para la competición, al igual que...