Mangamore: 10.000 pertsonatik gorako partehartzearekin


•  Udalak aurtengo Mangamore Jaialdira gerturatu diren guztien jarrera eskertu du, ez delako arazorik sortu eta guztiek errespetatu dituztelako arauak.•  Bisitarien gehiengoa, %85a bizkaitarra izan da; zornotzarrak %35a izan dira. Adinaren bataz bestekoa berriz, 25 urte.

Amorebieta-Etxanoko Udala pozik da Mangamore Jaialdiaren azken edizioak izan duen harrera onarekin: 10.000tik gora lagunek hartu dute parte ekintza ezberdinetan: «Covid 19ak eragindako pandemiaren eraginez, jaialdia online izan zen joan den urtean. Aurten aurrez aurreko edizioa berreskuratu dugu, beti ere, osasun neurri guztiak kontuan izanda, eta erantzuna ezin hobea izan da. Ia-ia pandemia aurreko datuak berreskuratu ditugu. Momenturen batean, aforo kontrolak medio, kolaren bat sortu bada ere, orokorrean normaltasuna izan da nagusi. Azpimarratu, jaialdira gerturatu diren guztiek maskara jantzita eraman dutela uneoro».

Era berean, Udalak gerturatu diren guztien jarrera goraipatu du: «Jaialdiaren arrakasta publikoaren erantzunean dago. Eta kasu honetan, asistentzian bakarrik ez. Aurten Mangamorera gertura diren guztien jarrera eskertu nahi dugu, ez delako arazorik sortu eta guztiek errespetatu dituztelako arauak. Giro ederra izan da» 

Publiko nagusiki, bizkaitarra

Mangamore Jaialdiaz gozatzera gerturatu den publikoa, hein handi batean, bizkaitarra izan da: %85a; zornotzarra berriz, %35a. Adin mediari dagokionean, aurreko edizioetan baino jende gazteagoa gerturatu da, media 25 urte inguruan jarriz. Publikoa, orokorrean, familiek eta gazteek osatu dute. Asistentziari dagokionean, azpimarratzekoa da hiru egunetan jende gehiena mangaren inguruko denden eta Artist Alleyaren bueltanelkartu dela. Pascu eta Rodri youtuber ospetsuen ikuskizunak ere harrera ezin hobea izan du, eta gerturatu direnek gainera, YouTubeko bi izarren sinadura eta marrazkia eramateko aukera izan dute; aipatzekoa da, bost ordutik gora aritu direla sinatzen.

Datuak, egunez egun

Asteburua egunez egun aztertuz gero, ostiralean 1.921 pertsona elkartu ziren Jaialdiaren bueltan, eta ekintzarik bisitatuenak izan ziren, hurrenez hurren: Dendak/Artist Alley: 1.351 pertsona; puzgarriak/trena: 454 pertsona; eta KibaShow 253 pertsona. 

Larunbatekoa izan zen egun nagusia, 6.311 bisitarirekin. Kasu honetan, baita ere, Dendak/Artist Alleyak jaso zuen bisita gehien, 4.513 pertsonarekin; atzetik, Pascu eta Rodri youtuberren ikuskizuna izan zen jendetsuena, Destripando la historiak 1.227 pertsona elkartu baitzituzten; puzgarri eta trenak 989 gaztetxo erakarri zituzten; eta azkenik Cosplayak 665 lagun.

Igandeko ekitaldiek ere bere publikoa izan zuten: 2.632 bisitari guztira. Denda eta Artist Alleyak 1.962 lagun erakarri zituen; puzgarri eta trenak 810 pertsona; eta Asian Dance Txapelketak, 612.

Gainerako ekitaldiei dagokienean, aurrez izena eman behar zen tailerretan 240 pertsona apuntatu ziren, gehienak familia girokoak. Zornotza Aretoan izandako eskaintzen artean, Zornotzako Musika Bandaren kontzertua izan da ikusle gehien izan dituen ekintza, 210 lagun hain zuzen. Herritik parte hartu duten beste taldeen artean, Ukabideak karate taldearen ikuskizunak 510 lagun erakarri zituen, 65 umeren partehartzearekin. Azkenik, azpimarratu Carlos Beci zornotzarraren Star Warseko bilduma Mangamore Jaialdian ikusterik izan ez dutenek, oraindik ere badutela aukera: datorren astera arte egongo da ikusgai Zelaieta Zentroan.

Artículo anteriorAlaiak, Abeskimu y la Coral retoman su actividad musical
Artículo siguienteEH Bilduk eta Elkarrekin Podemos alderdiek Forjas Jauregia eraisteari buruzko adierazpena plazaratu dute