Zornotzan

Berriak, Gazteria

JON BASTERRETXEA, BARHAIN MACLAREN TALDEKO FISIOA

Txikitatik txirrindularitza maite izan du, Zornotzako taldean aritu zen txikitatik 18 urterarte. Gure herrriko futbol taldeko fisioa ere izan da beste 6 urtez eta Onera fisioterapia kontsultan lan egiten du duela beste 4 urte.
Jon Basterretxea 29 urteko gazteak beste abentura berri bat biziko du hemendik aurrera, txirrindularitza munduko talderik indartsuenetariko batek fitxatu baitu, Team Barhain MacLaren, hain zuzen ere. “Talde berria da eta gauzak beste era batera egin nadi dute. Lehen masajistak bakarrik izaten zituzten taldeek eta orain fisioterapeutak kontratatzen hasi dira. Gure lana batez ere, prebentzioa eta errendimendua kontrolatzea da”, dio Jonek.
Taldean Mikel Landa eta Pello Bilbao daude. Azken honek esan zion Jon Basterretxeari taldeak fisioak behar zituela eta kurrikuluma bidali zuen. Guztira 90 pertsona inguru daude taldean, staffeko kideak eta txirrindulariak. Aurrekontu potentea dute eta helburu nagusia Tourra irabaztea da. “Orain Andorrara goaz bi aste konzentrazioa egiten. Pandemia honen eraginez dena atzeratu da eta txirrindulariak lasterketak egiteko irrikitan daude”.


Egutegia erabat aldatu da eta Tourra abuztuan hasiko da aurten. Prestakuntza beti beharrezkoa baldin bada, aurten karrera ezagaitik askoz ere gehiago. Burgosen hasiko dute denboraldi hau eta Dauphiné ostean etorriko da Tourra. “Taldeak argi du helburua, epe laburrean Tourra irabaztea. Mikel Landak aukera ederra izango du eta denok prest izango gara laguntzeko”.
Jon pozik dago talden 5 euskaldun daudelako, hauetako bi txirrindulariak, Mikel eta Pello. “Ni beti izan naz Pellorekin lanean, profesionala egin baino lehen. Harreman estua dugu eta giro aparta dago talde osoan”.
Ikasteko aukera paregabea izango du Jonek eta kirol profesionala barrutik bizitzeko esperientzia ederra. Taldearen managerrak ingelesak dira eta Eslovenian dute egoitza nagusia. Hizkuntzak menperatzea ere derrigorrezkoa da horrelako nazioarteko talde batean. “Ingelesarekin ondo moldatzen naz eta orain italianoa ikasten ari naz. Badaramat 4 hilabete ikasten eta ulertzeko gai naz. Denboraldia bukatu baino lehen hitzegiteko kapaz izango naz, duda barik”.

+ Leer más

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

21/03/2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

21/03/2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

18/03/2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.