EDER CORRES SURFLARIA

Euskadin, zenbait belaunaldik surfean daramate. Badira oso ezagunak diren hondartzak, hala nola Zarautz eta Donostia, non orain dela 4 hamarkada baino gehiago surfa egiten zen.
Baina Euskadin, olaturik ezagunena, Mundakako ezker olatua da, World Surf League-aren parte izan dena. Surfaren lehen mailan dago, eta gure inguruko olaturik nazioartekoena da. Bakio eta Laga dira beste toki eder batzuk surfa egiteko.

Azken urteetan, surfa berpiztu egin da, eta askoz ere eskuragarriagoa da egin nahi duten guztientzat, surfean aritzeko mundu guztiaren eskura dagoen materiala baitago. Nabarmendu behar da kirol honetarako ez dagoela adinik, ez hasteko, ez amaitzeko, gaur egun oso txikitatik surfeatzen hasten dira, eta osasunak uzten dizun arte surfa arazorik gabe egin daitekeen kirola da.
Eder Corres zornotzarra, urte askotako esperientzia duen surflaria da, hainbat aldiz parte hartu du Bizkaiko surf txapelketetan, gure inguruko hondartzetako olatuen zalea da, eta urteen poderioz hainbat lagun ezagunen txapelketetan parte hartu ondoren, beste hondartzetako gonbidatuekin txapelketa bat antolatzeko ideia izan zuen Ederrek.

Laga Logging, Ederrek antolatutako surf txapelketa bezala ere ezaguna, Lagako hondartzan egiten da. Hainbat urte martxan daraman txapelketa autogestionatua da, ezer komertzialik gabe, dibertitzeko modu bat da, eta bertako lagun eta surflarien laguntzarekin antolatua. Ezagunen arteko egun polit bat antolatzen dute, gehien gustatzen zaiena egiteko, surfean aritzeko.

Artículo anteriorJON BASTERRETXEA, BARHAIN MACLAREN TALDEKO FISIOA
Artículo siguienteIZAR lanza al mercado su nueva broca para granito, mármol y piedra de gran dureza