Zornotzan

Kultura

Ruper Lekue, Zubiaur Musika Eskolaren zuzendaria: «Musika eskola berrian sartzeko irrikitan»

Dagoeneko bukatu dira Amorebieta-Etxanoko Musika Eskola berria eraikitzeko lanak. baina COVID-19 dela eta, ezingo da inauguraziorik ezta jai berezirik egin Jaietan, aurreikusita zegoenez.
Ruper Lekue Zubiaur Musika Eskolaren zuzendariak esan digunez, irailaren 14ean klaseak hasteko asmoa du, ezer okertzen ez bada. “Orain kontingentzia plana egiten ari gara, eta horretarako hipotesi guztiak aurreikusi behar ditugu; mugikortasun osoa edota murrizketa larria. Nondik sartu, segurtasun distantziak, zenbat ikasle gela bakoitzeko…etabar, laster dena prest izango dugu ikasturte berria hasteko”, Ruper Lekueren esanetan.
2006. urteko irailean hasi zuen Zubiaur Musika Eskolak bere ibilbidea. Andra Mari eleizaren alboko eraikuntzan behin behineko egonaldia 5 urterako zela uste zuten arren, 14 urte igaro dira eraikuntza berria izan arte. “Pozaren pozez gaude, azkenik toki aproposa izango dugulako. Oporrak baino lehenago trasladoa egingo dugu, instrumentoak eramango ditugu eta dena prest utziko dugu ikasturte berrirako”.
Piano, kitarra, trikitrixa, saxo…instrumentu asko daude aukeratzeko. Honez gain, koroak, dantza taldeak… “Momentuz ez dugu eskaintza zabalduko, baina kantu asignatura martxan jartzeko asmoa dugu, demanda handia dagoelako”.
Zubiaur Musika Eskolan 550 ikasle eta 24 irakasle ari dira. “Eskaintza handia dugu Zornotza moduko herri batentzat. Hemen zaletasun handia dago, ez bakarrik gazte mailan baita ere helduen artean, jubilatuak ere ditugu. Gainera 140 haur eta gazte ari dira dantza taldeetan ere; sormeneko dantzan eta hip hop taldean, koroak ditugu eta musika talde ugari sortu dira. Honez gain, aurten izugarrizko albiste ona izan da Zornotzako Musika Banda. Emaitza onak lortu ditugu urte hauetan”, zuzendariaren iritziz.
Urtero ikasle pare bat kontserbatoriora doaz. “Une gogorrak izaten dira eurentzat, izan ere Batxillergoa eta Kontserbatorioa batera egin behar dute, entsaio asko eta ordu gehiago, baina musikarekiko zaletasunak horretarako indarra eta grina ematen die”.

+ Irakurri

Amorebietako Udalak ‘Berba Lapiko’ekimenaren iraileko eta urriko egitaraua aurkeztu du

septiembre 5, 2024

Amorebietako Udalak Berba Lapiko ekimenaren iraileko eta urriko programazioaren berri ematen die herritarrei.Ekimen horrek herritarren parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko jarduerak eskaintzen jarraituko du. Irailean zehar, Berba Lapikok «Bizipoza urteetan gora» aurkeztuko du, adinekoek aisialdirako eta garapenpertsonalerako dituzten aukera

Ganbera musikaz beteko dira iraileko asteburuak, Eleizetan kontzertu zikloaren eskutik

septiembre 5, 2024

Iaz bezala, ganbera musikak hartuko ditu iraileko asteburuan aurten ere, Eleizetan kontzertu zikloarenospakizunarekin. Ziklo hau udalerriko hainbat eliza eta ermitatan egingo da, ganbera musikarenedertasuna eta soinuaren kalitatea nabarmentzeko ingurune goxo batean eskainiz. Aurtengo egitarauak artista eta musika talde ugari biltzen

‘BELATXIKIETAKO ERMITAREN 75. URTEURRENA’ Juan Martin Iriondo Yurrebaso

julio 8, 2024

Hurrengo belaunaldietarako ermita hori non, zer eta zergatik dagoen azaltzeko helburuarekin, 110 lekukok osatutako ikerketa emaitza da ‘75 urte Zazpitxaboletan’. Orain dela 75 urte Zazpitxaboletan ermita egin zen. Bai, gutxi batzuek bakarrik dakite Belatxikietako azpiko zelaiak Zazpitxaboleta izena duela. Izen