Zornotzan

Berriak, Gazteria

Badatoz, kolorez jantzirik, Amorebieta-Etxanoko Inauteriak

•  Perubeleren etorrera, inauteri dantzak, umeentzako ikuskizunak, DJ-ak edota mozorro lehiaketa izango dira otsailaren 17rako, 18rako eta 21erako, Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako ekintzetako batzuk. 

Ate joka dira dagoeneko Inauteriak eta horrenbestez, heldu da armairuetatik mozorroak atera eta prestatzeko garaia. Datorren otsailaren 17an, 18an eta 21ean, musikak, algarak, alaitasunak eta bereziki koloreek hartuko dituzte Amorebieta-Etxanoko kaleak Inauterien ospakizunarekin. 

Badator Perubele

Ohikoa den moduan, Perubelek emango die hasiera inauteriei otsailaren 17an. 19:00etan helduko da PerubeleAmorebieta-Etxanora, hain zuzen, Zelaietara eta bertatik Zubiondorainoko bidea egingo du, Udazken taldeko gaiteroek girotuta. Aurkezpenaren aurretik, baina, gaztetxo zornotzarrei zuzenduriko pertsonaia honi lotutako eskulan tailerrean parte hartzeko aukera izango da, Ludotekan, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Izena eman nahi duenak Gazte Bulegora jo behar du. 

Festak jarraipena izango du Zubiondon jarriko den karpan. Gora Herria erromeriaren doinuek dantzan jarriko ditu zornotzarrak eta aurten, gainera, txorizo eta sagardo banaketa berreskuratu du Udalak, Covid-az geroztik egin ez dena.

Horrez gain, Porrotx eta Marimotots ere Amorebieta-Etxanon izango dira egun honetan, ikuskizun bikoitza eskainiz Zornotza aretoan. Sarrerak Zornotza Aretoko webgunean eta Zelaieta eta Zornotza Aretoan eskatu ahal izango dituzte izena eman ez zutenek.

Larunbatean, guztiok dantzatzera!

Otsailaren 18an, musika eta dantza izango dira protagonista herrian. Eguna hasteko, eguerdiko 12:30ean Inauteri dantzak egingo dira Udabarri taldearen eskutik Herriko Plazan. Arratsaldean, haur ikuskizuna eskainiko da Gari, Montxo eta Joselontxo  pailazoekin, Zubiondokokarpan eta iluntzean, halaber, 20:00etan, DJ Party&Tiza-ren erritmora dantzatuko dute zornotzarrek bertan. Era berean, arratsaldeko 19:00etan, Triki Piu Pand taldea izango da herriko kaleetan zehar inauteri eta festa giroa jarriz. 

Go!azen 9.0ko bi emanaldi ere eskainiko dira larunbatean Zornotza aretoan. Sarrerak Zornotza Aretoko webgunean eta Zelaieta eta Zornotza Aretoan eskatu ahal izango dituzte izena eman ez zutenek

Asteartea, gazteen mozorro eguna

Otsailaren 21ean, gaztetxoak izango dira Udalak antolatutako egitarauaren protagonista nagusiak. Arratsaldeko 17:00etan hasita, Ludotekan, polaroid argazki makinarekin egingo den photocall-a izango dute, eta Instagram mozorro lehiaketa ere egingo da. 

Ordu berean, Zubiondo karpan DJ Txurru izango da festa animatuz. Eta inauteriei agurra emateko, 19:00etan Perubele izango da berriro, oraingoan, aurkezpenean egindako kontrako bidea eginez, hau da, ZubiondotikZelaietarakoa. Agurra ere Udazken taldeko gaiteroek girotuko dute eta aurten, dantza bertikala ikuskizuna ere eskainiko du Zinbulu dantza bertikala taldeak, Inauteriei amaiera emateko. 

Egitarau osoa: 

Otsailak 17, ostirala

17:00/ 18:00/ 19:00 Ludoteka
PERUBELEren eskulan tailerra
Izen-ematea: Gazte Informazio Bulegoa

19.00    Zelaietatik Zubiondora
Perubeleren aurkezpena
UDAZKEN taldeko gaiteroekin

19:30 Zubiondo parkea- Karpa

Sagardoa eta txorixoa

20.00 Zubiondo parkea-Karpa

Erromeria
GORA HERRIA

Otsailak 18, larunbata

12.30 Herriko plaza
          Inauteri dantzak UDABARRI dantza taldearekin

18.3Zubiondo parkea –karpa
          Umeentzako ikuskizuna
          “Gari, Montxo eta Joselontxo”

 19:00 Herriko kaleetatik
         TRIKI PIU PAND

20.0Zubiondo parkea –karpa
DJ PARTY&TIZA

Otsailak 21, asteartea

17.00 Ludoteka
PHOTOCALL POLAROID
eta Instagram mozorro lehiaketa

17.00 Zubiondo parkea – karpa
DJ TXURRU
19.00 Zubiondotik Zelaietara
PERUBELEren agurra, UDAZKEN taldeko gaiteroekin eta ZINBULU dantza bertikala taldearekin

+ Leer más

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

21/03/2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

21/03/2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

18/03/2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.