Zornotza Kantuz

Zornotza Kantuzek herritarrak animatuko ditu ostiralean, eurekin batera abestera

  •   Hainbat abesbatza elkartzen dituen ekitaldia ekinaren 17an ospatuko da, ostiralean, 19:30etik aurrera eta herriko kaleak zeharkatuko ditu biztanleak kantatzera animatuz.  

Herriko hainbat abesbatzek Zornotza Kantuz ekitaldia antolatu dute, Amorebieta-Etxanoko Udalak lagunduta; ekimena datorren ostiralean, ekainak 17, izango da. Parte hartuko duten abesbatzak ondokoak izango dira: Andra Mari ikastolako gurasoek osatutako abesbatza, Alaiak, Korala eta Otxotea. Ekimenaren helburua da, abesbatzek herriko kaleak girotzea, 19:30etik aurrera, abesti herrikoiekin.

Ibilbidea Abasolo apezpikutik abiatuko da eta Zezilia Gallartzagoitia, Andra Mari plaza, Gernika plaza, San Juan kalea, Gregorio Mendibil, Kalbario, Euskal Herria plaza eta Luis Urrengoetxea zeharkatuko ditu. Antolatzaileek ostiraleko ekitaldian protagonismoa izango duten abestien letrak banatuko dituzte herritarren artean beraiekin kantatzera animatu daitezen.

Artículo anteriorTilofest- la fiesta del Tilo
Artículo siguienteEl Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano pondrá en marcha los sistemas de pago Bizum y MiPago Wallet