Icono del sitio www.amorebieta.com

Zornotza Kantuz

Zornotza Kantuzek herritarrak animatuko ditu ostiralean, eurekin batera abestera

Herriko hainbat abesbatzek Zornotza Kantuz ekitaldia antolatu dute, Amorebieta-Etxanoko Udalak lagunduta; ekimena datorren ostiralean, ekainak 17, izango da. Parte hartuko duten abesbatzak ondokoak izango dira: Andra Mari ikastolako gurasoek osatutako abesbatza, Alaiak, Korala eta Otxotea. Ekimenaren helburua da, abesbatzek herriko kaleak girotzea, 19:30etik aurrera, abesti herrikoiekin.

Ibilbidea Abasolo apezpikutik abiatuko da eta Zezilia Gallartzagoitia, Andra Mari plaza, Gernika plaza, San Juan kalea, Gregorio Mendibil, Kalbario, Euskal Herria plaza eta Luis Urrengoetxea zeharkatuko ditu. Antolatzaileek ostiraleko ekitaldian protagonismoa izango duten abestien letrak banatuko dituzte herritarren artean beraiekin kantatzera animatu daitezen.

Salir de la versión móvil