Zornotzan

Berriak, Gazteria

Zakari Valdes bidaiari amorratua, bigarren bira baten zain

Badira hilabete batzuk Zakari Valdes herritik ikusi daitekeela. Norbaitek zornotzar honen periploaren lehengo zatia irakurri ez bazuen, gure maiatzeko alean argitaratuta dago artikulu oso entretenigarri bat. Orduan, Zakari Birmaniara bidean utzi genuen eta ordutik hona bisitatu dituen herrialde eta abenturen berri eman digu oraingoan ere. Bere bidaiaren lehenengo urteurrena maiatzean ospatu zuen eta bidaiaren zati horretako herrialdeen aukeraketa aleatorioa zela aitortu zigun, batez ere, ezagutzen zuen jendearen iritzien eta amaren gomendioen araberera egina. Bidaiaren bigarren zati honen helburua, pixkanaka-pixkanaka Zornotzara hurbiltzea izan zen, India, Nepal, Sri Lanka eta beste hainbat herrialde zeharkatuz Europako ekialdera heldu arte.
Ekialde Hurbileko herrialdeak izan dira azken sei hilabete hauetako egutegiko parte handiena bete dutenak, Iran, Kiguistan, eta beste hainbat «–istan» herrialde. Momentuan pil-pilean dagoen iraniar estatuaren bakea, eskuzabaltasuna eta bertako biztanleek europar kulturarekiko duten jakinmina nabarmendu du.

Anekdota moduan kontatu digu iraniar musulman neska eta mutil batzuk ezagutu zituela Teheranen. Neskak tunika beltz eta «nikab»-arekin zenbiltzan jendauerrean, baina etxe batera joan zirenean festa bat ospatzera, arropa ilunak kendu zituzten gainetik eta denak bakero labur eta tirantedun kamisetak jantzi zituzten. “Hemen askeak gara” esan zioten. Batera irensteko zailak diren hitz horiek, gazi-gozo zaporea utzi zioten Zakariri, “hemen” hitz horrek esaldi eta momentu ahaztezin hori lausotzen baitzuen. Feminismoa eta askatasuna izan ziren afari horren protagonista nagusiak.
Momentuz, denbora luze batean herrian gelditzeko asmoa daukala aitortu digun arren, bere barnean ondo daki bidaitzeko duen gogo hori ez zaiola itzali eta balitekeela uste duena eta duguna baino lehen hegazkin txartel bat erostea. Postura egin nahi zenbat denbora emango duen Zakarik Zornotzan bigarren periplo bat hasi aurretik?

+ Irakurri

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

mayo 23, 2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

mayo 23, 2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

marzo 18, 2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.