XI PANDA RAID “Eskolatik basamortura”

Iurgi Aiesta zornotzarra geldi ezin den horietako bat dugu. Fadurako Lanbide Heziketan elektromekanika irakasten du eta aurten irakatsia basamortura eraman du, izan ere, Panda Raid izeneko rally-abenturan parte hartu du Aitzol Barañano lankidearekin. “Panda 4×4 erosi genuen Nafarroan eta ikasleek dena desmontatu eta prestatu dute ikasturte batean. Izugarrizko esperientzia izan da eurentzat”.


5.000 kilometro guztira egin ditu eurek prestatutako kotxeak. “Getxon hasi eta Motrilera joan ginen ferry-a hartzera eta berifikazioa pasatu ostean roadbook-a hartu genuen etapa bakoitzeko datu zehatzekin. GPS bitartez gidatu dugu eta oso ondo moldatu gara, biok gidatu dugu eta ez dugu arazo teknikorik izan”.
400 partehartzaile irten ostean, 300 bakarrik heldu ziren Marrakechera. Panda 4×4 sailkapen nagusian, 166-tik, 55.postua lortu dute irakasle hauek. “Orain bigarren kotxea prestatzen ari gara datorren urterako. Eta honetan bi ikasle joango dira. Matxurak norberak konpondu behar ditu rally honetan eta horregaitik ikasleak guk aukeratuko doguz, trebetasun gehien dekona joango da. Gu alboan joango gara beste kotxean, baina eurek kapaz izan behar dira”. Ikasleek motibazio berezia dute beraz ikasteko eta gauzak ondo egiteko.

Artículo anteriorMIKEL URDANGARIN, ASKATASUN IRMO BAT MARGOTZEKO AHALEGINAREN BILA
Artículo siguienteEl Centro Nafarroa, hacia la recta final de su reforma integral