Zornotzan

Berriak, Gazteria

Oihane Amantegi Uriarte “Ibaiertzeko ipuina”

Aspaldi hasi zuen idazketa prozesua, baina asko kostatu zaio bere lehen liburua plazaratzea. “Hain nerea sentitzen nuen… soltetako arazoak izan nituen”. Elkar argitaletxeak antolatutako lehiaketa batera bidali zuen eta saria irabazi ez arren, liburua egitea proposatu zioten. “Elkarrek banaketa, komunikazioa, aurkezpenak eta hainbat arloko lana bermatzen du. Oso pozik nago emaitzarekin”.
Oihaneren lehen liburua da. Ikasketaz Antropologoa da eta itzultzaile moduan lan egin du. “Ibaiertzeko ipuina” nobela laburra da. Ibai bat, Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko bazter galdu batean, zehazten ez den garai batean. Eta ibaiaren ertzetan bizi den jendea: eztia biltzen duten nekazari zuri pobreak, ibaian bainatzen diren andre beltz mardulak, eta mundua bere magia guztian deskubritzen duen haurraren begiak, bizitzari nahiz heriotzari begira. “Barne kontaketa bat da, ez dago dialogorik, haurraren izena ere ez da inon agertzen. Errekari bakarrik jarri diot izena. Gai zentrala heriotza da, mutil baten iritziak, mitologia, metaforak, nola deskubritzen duen mundua, dena bere begietatik, naturarekiko harremana, ibaia eta musika”.
Eta musikan hain zuzen ere aurkitu omen du inspirazio iturri bat Ohianek. Liburuan Van Morrison abeslariaren “Tupelo honey” abestia agertzen da, Bob Dylanen “Goin to Acapulco” eta biak batera abestutako “Crazy love”.
Oihane Amantegik literaturaren munduan sartu da estilo pertsonal batekin, nortasun handikoa, idazkera dotorearekin, adituen esanetan, eta emaitza kontakizun indartsua izan da.

+ Irakurri

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

mayo 23, 2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

mayo 23, 2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

marzo 18, 2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.