Zornotzan

Berriak, Gazteria

MUNDUA EZAGUTZEKO BESTE MODU BAT

Bi astez, Sara Estebez eta Ane Cepa zornotzarrak, Keniako Mombasa hiriko “Baby Life Rescue Center” umezurtz etxean egon ziren urteari amaiera desberdin eta ahaztezin bat emateko. Abentura honetan, Ane eta Irati Markuleta ahizpak izan zituzten bidelagun.

“Voluntarios en Kenia” izena duen gobernuz kanpoko erakunde txiki batekin antolatu zuten bidaia. Hauek, bitartekari lana egin zuten neska taldearen eta “Baby Life Rescue Center” eko antolakuntza taldearen artean gure auzokideen egonaldia ahalbidetzeko. Umezurztegian bi hilabete eta zortzi urte bitarteko 22 ume zeuden momentuan, gehienak inguruko ospitale eta kaleetan utzitakoak.
Harrituta uzten zien egoera honek, baina ezinegon handiagoa eragiten zien Keniako gobernuak egoera tamalgarri honi aurre ez egiteak. Ume hauei heltzen zaien laguntza bakarra “Voluntarios en Kenia” erakundeak atzerriko herrialdeetan lortzen duen finantziazio da, behin-behineko dohainak eta boluntarioek ostatu hartzeagaitik ordaindu behar dituzten asteko 150€ak izaten dira umezurztegiaren sostengu nagusia. Laguntza ekonomikoaz gain, arropa eta jolasak batzen dituzte umeen denbora librea hobetzeko asmoarekin.


Anekdota moduan kontatu digute SD Amorebietako zuzendaritza taldeko kide batzuekin hitz egin ostean, egun balio ez duten ekipazio zahar mordoa gordeta zituztelaz ohartaratu zirela eta ideia paregabea iruditu zitzaien denei bertara eramatea eta bide batez gure herriaren nortasun-ikur bat bertan uztea.
Bertara edo bestelako gobernuz kanpoko edozein erakundetara gerturatzeko eta denbora batez haien bezala bizitzeko gomendioa zabaltzen digute Sarak eta Anek. Eta gure irakurleetako norbaiti artikulu hau irakurri eta gero etorkizunean Mombasa hirian nazioarteko boluntariotza bat egiteko grina sartzen bazaio, maleta zerrenda laburra dela aitortu digute: ingelesa, gogoa eta ilusioa.

Ane Atutxa

+ Leer más

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

21/03/2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

21/03/2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

18/03/2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.