Zornotzan

Berriak, Gazteria

IRATXE ETXEANDIA, MUSIKA TALDEEN MANAGERRA

Photo by Ane Berriotxoa

 

Iratxe Etxeandiak musikarekiko duen zaletasuna oso ezaguna da guztiongaitik jada. Musika zainetan darama haurtzarotik, baita musikak inguratzen dituen arlo desberdin asko ere. Hainbat alditan, oholtza ezberdinen gainean abesten ikusi dugu Iratxe, erromerietan batez ere.
Txikitatik, trikitilari eta abeslari trebea izan den zornotzar hau, emakume langile bezala ezagutu dugu oraingoan. Izan ere, une honetan Mauka Musikagintza enpresan manager moduan egiten du lan. Bertan, talde ezberdinen beharrak kudeatzeaz arduratzen da; besteak beste, kontzertua bera hitzartu eta honen inguruko nondik norako guztiak antolatu. Adibidez, kontzertuetan taldeari lagundu, furgonetak alokatu, taldekideei argazkiak atera… Abesten ez duen arren, lanpostu honek gustuko dituen musikaren alde guztiak biltzen dituela aitortu digu Iratxek.

Musikarekin izan duen lotura estuak, soinua, musikagintza eta bideogintza ikastera bultzatu zion, hainbeste gustatzen zaion arlo honetan erabat trebatuta egoteko helburuarekin. “Gaur egun, emakumeen presentzia indar asko hartzen hasi da, baina oraindik babes asko falta da emakumearen rola betetzeko.»

“Mundu honetan gorabehera asko daude, publikoa aurrez aurre dutenek bereziki, gorabehera emozionalak dituzte. Milaka pertsonen aurrean egon ondoren, askok etxera heltzean ez dute norekin egon, ezta norekin berba egin ere. Artistek babesa behar dute eta Iratxe, beste gauza batzuen artean, horretaz ere arduratzen da haien ongizatea bermatzeko helburuarekin.
Etorkizunari begira mundu honek hain beharrezkoak dituen aldaketak egitea du helburu, iraultza honen parte izan, ixilean bada ere, eta bakoitzak merezi duen balioa jasotzea, generoak, adinak edota pertsonalitate ezberdina izateak baldintzatu gabe. Azken finean, gustatzen zaion guztia bere bizi eta lan moduarekin uztartzea.

+ Leer más