Zornotzan

Berriak, Gazteria

HODEI ZAMBRANO zornotzarra UR HANDITAN atzerrian

Euskal Telebistako ‘Ur Handitan’ saioak aktualitateari lotutako erreportajeak lantzen ditu, Xabier Madariaga kazetariak gidatuta. Baina talde honetan badago gure ezagun bat, Hodei Zambrano zonotzarra. Oraingoan, atzerrira joan dira eta herrialde bakoitzeko gatazka nagusienak aztertuko ditu saioak.
Ur Handitan ETB-1ko programarik arrakastatsuenetarikoa dugu. Izugarrizko kritika onak hartu ditu azken urteetan eta kalitatezko kazetaritza egiteaz gain ikuslegoaren kontzientziak berpiztea lortu du. Errealitate gordina begi aurrean jarri digu gai oso eztabaidagarriak aztertuz.

Orain atzerrira joan dira. Hodei kamara lanak egiten ditu eta oso gustora hartu du enkargu berri hau. “Azken bolada honetan edizio lanak izan ditut eta orain kamara berriro eskuartean hartzea oso polita izan da, gainera atzerrian, sekulako tokiak grabatzen eta pertsonak elkarrizketatzen”.
Lerro hauek irakurtzen duzuenerako hiru programa ikusi ahal izan dituzue eta beste 5 dira oraindik. Israel eta Palestinaren arteko gatazka izan dute lehen programan aztergai. “Gazan sartzeko polizia kontrol izugarriak daude, palestinarrak nola bizi diren ikusteak mina eragiten du, horma altuen eta alambraden artean bizi dira…”
Askotan herrialde hauetan bizi diren euskaldunen iritzia hartu dute. “Bigarren programan EEBBtan armen erabileraz hitzegiten dugu eta Ricardo Arambarri, Miamiko telebista batean lan egiten duen kazetari gernikarra elkarrizketatu genuen. Venezuelan ere beste bi euskaldun agertzen dira, bata “chavista” eta bestea kontrakoa. Caracaseko kaleetan arrisku handia dago, dendetan ezer gutxi erosteko eta egoera benetan oso larria da.

Baina bihotza gehien minduko digun egoera Kenian grabatu dute. “Homofobia larria dago, gay eta lesbianen kontrako neurri ulertezinak hartzen dira. Legez kanpo daude eta kartzela zigorrak ezartzen dizkiete. Eta familia barruan ere neurri pentsaezinak hartzen dituzte, neska lesbiana batek kontatu zigun noiz behinka biolatu egiten zutela bere amak aginduta”. ETB taldeko kide hauek euren egoera pertsonala izkutatu behar izan zuten, bestela eurek ere arriskuan egongo ziren eta.
Emakume eta haurrak dira mundu honetan indarkeriaren biktima nagusienak. Horregaitik Mexikon erahil dituzten hainbat emakumeen kasua azalaratuko dute. Chihuahuan eta Ciudad Juárez-en ehundaka emakume desagertu dira eta askotan poliziak eta militarrak izan dira krimen hauen egielak. Nepalen ere ume ta emakumeen trafikoa dago, Indonesian lurrikarak Lombok-en eragindako kalteak…
Herrialde bakoitzean astebete egoten dira grabatzen eta gero Hodeik editatu behar ditu. Kamara lanetan Haizea Pastor du lankide, Xabier Madariaga kazetaria da aurkezlea, Jon Gonzalo eta Iratxe Etxebarria erredaktore lanetan dira, Amaia Artola produktorea, Fermin Etxegoien textoak eta Ana Rotaetxe zuzendaria. Baleukok ekoiztuta Ur Handitan ETB 1ean astearte guztietan.

+ Irakurri

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

mayo 23, 2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

mayo 23, 2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

marzo 18, 2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.