Hokkaido, ekaitz perfektua

Abentura gehienek esperientzia zehatzek eragindako zirraran dute sorrera. Norbanako bakoitzak esperientzia mota bat bizitzeko gogoa du; izan ere, batzuek erronka gisa ikusten dute bizitza eta beste batzuek lasaitasuna dute jomuga. Bata zein bestera, bizipen desberdinak barneratzen dira, eta bada edo ez bada, lasaitasuna zer den jakiteko, erosotasunetik at dagoena bilatu behar da lehenago.
Horren zalantzarik ez dute Kepa Zalloetxebarria, Xabier Etxabe, Eneko Aurrekoetxea eta Beñat Azurmendi eskiatzaileek. Zeinak Hokkaido gisara ikusi nahi dute bizitza; ekaitz perfektua ezagututa munduko baretasun guztiari aurre egiterik ere badelako.

Japonian dugu topalekua, eta bertan Zornotza Mendi Taldeko kideen abenturaren hasiera. “Pirinioetan hain errez topetan ez dan elur sakon eta lehor horretaz gozatu nahi genuen, sumendiz, ur-termalez betetako toki ikaragarri polit batean”. Hortxe aitorpena eta hortxe Hokkaido aukeratzeko arrazoia.
Erronka gehienen iturburuaren antzera, honakoak ere mezu bidez eta garagardo artean hartu zuen forma. “Hainbat aldizkari eta bideotan ikusita geneukan munduan elur gehien egiten duen tokia zala. Siberiako korronteek ekarritako elur lehorra; izan ere, urtean, 15 metro elur jausten baitira Hokkaidon” azaldu dute eskiatzaileek.
Badira ere abenturak ekarritako eskaintzak eta motxilan garraiatzen diren kontu aberasgarri eta gogorrak. Bakoitzak berea bizi eta bizitasun hori denon artean partekatu egiten direnak: “jendearen jatortasuna azpimarratuko genuke, beti laguntzeko prest izan ditugu, baita elurraren kalitatea, kultur guztiz ezberdin bat ezagutzea, 7 eleven-eko parking batek ekarri ahal deuen poztasunaz konturatu, ametsetako elurrean barrena eskiatzea eta janari kultura berri bat ere ezagutzea. Gainera, jaitsiera miresgarrietan gozatzeko aukera izatea, ohituta ez gauden paisaia batean murgildurik. Azken finean… egunero ez baitaukagu sumendi batean kraterrean barrena eskiatzeko aukera!”. Dena baleko, hala ere, dena bildu arren ez behintzat guztia, gogorra deritzona ere bizi izan baitzuten, sentsazio termikoa izan zutelarik arerio, haize bolada bortitzak gainditu behar izan baitzituzten, -17ºC ko tenperaturara iritsiz.


“Urtero egiten dugu eskiarekin lotutako bidaiaren bat. Alpeetan, Norvegiako fiordoetan… eta hauek guztiak Zornotza Mendi taldeak antolatzen duen skimetraje batekin ezin hobe ezkondu ahal izateaz oso pozik gaude”, adierazi dute eskiatzaileek. Gainera, herriaren aurrean euren abenturaren berri ematean “hurrengo bidaia prestatzen hasi behar garen sentipena” sortu zitzaien barren-barrenean. Izan ere, “urtero holako bidai bati buruz berri ematea, dinamika ona dan seinale”.
Elur lehorra eta egonkorra, mendian egiten daitekeen aktibitaterik zirraragarriena non eta munduaren bestaldean, Japonian… eta hain zuzen ere, Hokkaidon, sumendi artean naturak eskaintzen duen formarik politenetako batean, elur artean… eta zornotzarrak bertan egon dira hau guztia guri kontatzeko. Orain, norberak ikus dezala bere begiez hartu nahi badio istorio hori zentzua edo beraien begietan murgildu baitiren Hokkaidon barrena…
Amaia Larruzea

Artículo anteriorIkastaroak emakumeentzat
Artículo siguienteHODEI ZAMBRANO zornotzarra UR HANDITAN atzerrian