EZTANDAP TALDEAK BERE LEHEN DISKA KALERATU DU

“KONDOR” IZENPEAN 7 ABESTIZ OSATUA DAGO

Zazpi abestiz osatutako lehen diska “Kondor” kaleratu berri dute Eztandap izeneko taldekoek. Grabazioa Julen Alberdi, “Blanco y en botella” taldeko kidearen lokalean egin dute, Kondor poligonoan, gaur egun Zubipunta izenaz ezagutzen dena, “eta horregaitik jarri genion Kondor izenburua”.

 Gitarra: Asier Goikoetxea «Goiko», Ahotsa: Jonathan Santos «Melas», Perkusioa: Aratz Longo Baxua: Ion Ander Agorreta «Txonan», Gitarra: Asier Fernandez «Asi». “Aspaldian prestatuta geneuzkan abestiak, baina pandemia dela eta dena atzeratu egin da”.

Ingelesez eta euskeraz, fifty-fifty esaten dena, rock estiloa. Abestien letrak Asierrek idatzi ditu eta ingelesezko maisua denez errezago egin zaio, irakaskuntzaren eragina ere nabaria dela dio. “Abestiak erabat ezberdinak dira, letraz eta doinuz. “Ugarteko” izeneko abestia Cabacasen aldeko oihua da, “Beste bat” feminismoaren aldekoa, “ABBB”, aukera berri baten bila”…

Eta bideoklipa egiteko “Samhain” abestia aukeratu dute. Ea-ko baserri batean grabatu da, bertan entsaioak egiten dituzte eta Mikele Landa izan da bideokliparen egilea. Lan oso bikaina, profesionaltasunez egindakoa eta irudi zoragarriak erabiliz. Hemen duzue QR kodea bideoa ikusteko.

Asierrek esaten digunez “Samhain edo Samain zelta jatorriko jai garrantzitsuena zen, kristautasunaren ebanjelizazio aurreko aro paganoan. Izena zelterazko bi hitz batzetik dator: sam «uda» eta fuin «amaiera». Urtaro ilunaren hasierarekin batera uzta biltzeko sasoiaren amaiera ospatzen zuten urriaren 31 eta azaroaren 1a bitartean. Gau horretan zeltek urte berriari ongi etorria emateaz gain, espirituekin harremanetan jartzeko aukera izaten zuten. Izan ere, bizidunen eta hildakoen munduen arteko muga lausotu egiten baitzen. Hiru mila urtez Europa osoko zelta nazioek ospatu izan dute Samhain festa”.

Eztandap baditu bolo batzuk uda honetan, Bilboko Bira kultur gunean, uztaillak 17an Amorebietan, Lemoa, Gernika…

Artículo anteriorSaioa Agirreren gutuna
Artículo siguienteSe disparan los positivos en Amorebieta