Zornotza MusikaGaz Fest 2023 Urtarrilaren 28an

•  Jaialdiaren lehenengo edizioan bederatzi talde edo bakarlari gaztek hartuko dute parte, euskarazko musika sortzaileak guztiak. • Kontzertuak egun osoan zehar izango dira, besteak beste, Zelaietako kontzertu gelan, Amorebieta IV pilotalekuan, Zornotza Aretoan eta Urtza, Sukoi eta Vintage tabernetan. 

Amorebieta-Etxanoko Udalak ‘Zornotza MusikaGaz Fest! 2023’ jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu du gaur; etorkizun oparoa izan asmoz sortu den musika jaialdia. Ekimen berri hau urtarrilaren 28an izango da. Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako jaialdi honek, Musika Bulegoa, Gerediaga Elkartea eta Zornotzako Gazteen laguntza du.

Gaurko aurkezpenean Andoni Agirrebeitia alkateak azaldu duenez, jaialdiaren helburu nagusia da erakusleiho bat izatea artista gazte eta berriek, euskarazko musikaren sortzaileek; hala beren lanak aurkezteko hitzordu berri bat izango dute: “Amorebieta-Etxanoko Udalak urtean zehar antolatutako musika-ekimenek sektore horrekiko gure konpromisoa erakusten dute. Euskarazko musika-karrera hasi nahi duten euskal gazteek Amorebieta-Etxanonaukera bat izatea sustatu nahi dugu; eta bide bateez,kontratazio eta erakustaldi publiko honek balio izatea gazteen profesionalizazioa bultzatzeko”. Era berean, Agirrebeitiak adierazi du Udalak lan egingo duela aurtengoa etorriko diren edizioen artean aurrenekoa izan dadin, eta ‘Zornotza MusikaGaz Fest!’ jaialdia euskal musikari gazteentzat erreferente izan dadin.

Bederatzi talde edo bakarlari, aurreneko kartelean

Luciano Martinez, Kultura eta Kirol zinegotzia, arduratu da lehenengo edizioaren xehetasun guztiak azaltzeaz: “jaialdia datorren astean ospatuko da, urtarrilaren 28an, larunbatean, eta kartela 9 talde edo bakarlarik osatzen dute, guztiak euskarazko musika sortzaileak. Jaialdian Durangoko Azokako ‘Da! Pro topaketa’n euren lanak aurkeztu zituzten sei talde edo bakarlariez gain, beste hiru ere izango dira. Kontzertu guztiak doakoak izango dira”.

Horrela, eta programazioari erreferentzia eginez, Martinezek banan-banan azaldu ditu kontzertu bakoitza eta hauen kokapena: “urtarrilaren 28an zornotzarrek kontzertu-maratoi batez gozatu ahal izango dute herrikohainbat agertoki eta tabernetan. Euskal talentu berriak ezagutzeko programazio zabala izango da. Lehenengo kontzertua Sweet Rage taldeak eskainiko du, 12:30etan,Urtza Tabernan. Ondoren, Goiatz Duttoren txanda izango da; Moonshine Wagon taldeko abeslariak bere bakarkako lana aurkeztuko du Sukoi tabernan, 13:30ean. Arratsaldeko lehen kontzertua Ilargiren eskutik iritsiko da:Indie Pop doinu elektronikoz osatutako ‘Beldurrarekin dantzan’ diskoa aurkeztuko du. Zelaietako kontzertu gelanizango da hori, 17:00etan. Geroxeago, 18:15etan, Bermeoko ‘Etxekalte’ taldeak Amorebieta IV pilotalekuan zabalduko ditu rock alternatiboa eta post rocka bezalako estiloak, ‘Nor da norbera’ diskoaren parte diren abestiekin. Zornotza Aretoko agertokian, bestalde, Olaia Inziartek‘Lehengo lepotikan burua’ diskoko kantuak abestuko ditu, 19:30ean. Ordu laurden geroago, Vintage tabernan, ‘Deñe’taldeak joko du. Ondoren, aurretik aipatutako bi agertokitara bueltan izango dira kontzertuak. Alde batetik, 20:45etan, ‘Mugan’ taldeak pop folk hotsak zabalduko ditu Amorebieta IV pilotalekuan, ‘Bizirik ez bagaude’diskoarekin. Era berean, gaur hemen gurekin dagoenJulenek Zelaietako kontzertu gelan eskainiko du emanaldia, zuzenean, 22:00etan hasita; bere izena daraman diskoa joko du bertan. Eta amaitzeko, ‘Xsakara’ taldeak amaiera kontzertua eskainiko du, 23:30etan Amorebieta IV pilotalekuan. Trap erritmoan, ‘Zornotza MusikaGaz Fest! 2023′ jaialdia agurtuko du, ‘Lurrikarak’albumaren interpretazioarekin”.

Spotifyen zerrenda

Amorebieta-Etxanoko beste ekimen batzuekin gertatu den bezala, Luciano Martinezek azaldu du, Udalak jaialdian parte hartuko duten talde eta bakarlarien zerrenda gehitu duela Spotify plataforman duen profilean. Entzun: https://labur.eus/97DD5.

Baldintzak eta etorkizuneko edizioak

Jaialdian parte hartzeko baldintzei dagokienez, Martinezek azaldu du musikariek edo sortzaileek 35 urte baino gutxiago izan beharko dituztela bakarlariak izanez gero, eta taldeen kasuan partehartzaileen %80ak ezingo duelaadin hori gainditu: “jaialdiaren izenak berak dioen bezala, helburua da gazteen artean euskarazko musikarensorkuntza sustatzea eta profesionalizatzea. Horrela, Durangoko Azokara aurkeztutako musikarien artean aukeraketa bat egingo da areto kontzertuetarako, eta gazte sortzaileen beste proposamen batzuk aukeratuko dira tabernetako kontzertuetarako”.

Amaitzeko, Martinezek gogorarazi du Zornotzako Gazteek bazkaria antolatu dutela jaialdiaren baitan: “txartelak 5 eurotan daude salgai Urtza tabernan”. Era berean, Amorebieta IV pilotalekuan eta Zelaietako kontzertu gelan eskainitako emanaldietan taberna zerbitzua egongo dela azpimarratu du: “kasu honetan, bildutako dirua Gazte Eguna antolatzeko erabiliko da”.

Ruth Manzano – Musika Bulegoa: 

Horrelako ekimenek ikusgarritasuna ematen diete talentu gazteei, publiko berriak sortzen dituzte, euskarazko musikaren kontsumoa sustatzen dute eta sektorea profesionalizatzen dute”.

Bestalde, Ruth Manzanok, Musika Bulegoko proiektu arduradunak, bertaratutakoei gogorarazi die Musika Bulegoaren helburuetako bat dela Euskal Herriko artistei proiektu berriak aurkezteko aukera eskaintzea, eta proiektu horiek programazioaren arduradunen artean ezagutaraztea: “urtean bi topaketa profesional antolatzen ditugu, horietako bat, ‘DA! Pro topaketa’ da, Gerediaga elkartearekin eta Durangoko Azokarekin elkarlaneanegiten dena. Talentu berrien jaialdi hau antolatzeaz arduratzen diren pertsonek ‘DA! Pro topaketa’ren azken edizioan ezagutu zituzten 6 artista programatu izanak ildo horretan lanean jarraitzera animatzen gaitu. Pozik gaude ekimen hauetan parte hartzeaz, gure izateko arrazoia betetzen dugulako: talentu gazteei ikusgarritasuna ematea, publiko berriak sortzea, euskarazko musikaren kontsumoa sustatzea eta sektorea profesionalizatzea”.

Beñat Gaztelurrieta – Gerediaga elkartea:

Zornotza MusikaGaz Fest aukera paregabea da Durangoko Azokan hasitako bideari jarraipena emateko

Amaitzeko, Beñat Gaztelurrieta Gerediaga Elkarteko kudeatzaileak gogorarazi du Durangoko Azoka arte diziplina ezberdinen Azoka dela, eta musikak lehentasunezko lekua duela bertan. Azokaren helburua da, argitalpen berriak aurkezteaz gain, sortzaileak ezagutzera ematea; musikaren kasuan, musikazaleak eta musikariak hartuemanean jartzea: “Azokak musikariak eta beren lanakbistaratzen ditu, baina ahalegin horrek bide laburra dauka ondoren sorkuntza-lan horiek jende aurrean aurkeztekoaukerarik sortzen ez bada. Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako ‘Zornotza MusikaGaz Fest’ aukera paregabea da Azokan hasitako bideari jarraipena emateko”.

Artículo anteriorConvocan una concentración contra el acoso a un joven
Artículo siguienteEAJ-PNV ZORNOTZA ELIGE LA CANDIDATURA PARA LAS ELECCIONES MUNICIPALES DE MAYO