‘Durango Entertainment Xperience’ (DEX)

Plateruena Antzokia ‘Durango Entertainment Xperience’ (DEX) ekitaldiaren eszenatoki izango da

  •   Ekitaldia 16 eta 29 urte bitarteko gazteei dago zuzendua, bereziki lanbide berriei eta etorkizuneko lanbideei buruz informazioa eskuratu nahi dutenei.
  •   ‘Gaztedi Durangaldea’k antolatuta, ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiak eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren babesa du, besteak beste.
  •   Interesa duten pertsonak Zelaieta Zentroan egingo den aurkezpenera joan ahal izango dira, urriaren 27an, 20:00etan.

Datorren azaroaren 4an, Durangoko Plateruena Antzokiak Durango Entertainment Xperience (DEX) ekitaldia hartuko du, 16 eta 29 urte bitarteko gazteentzat. Horrela, entretenimendu digital berriaren inguruan dauden lanbide berriei eta etorkizuneko lanbideei buruz gehiago jakiteko gogoa duten 16 eta 29 urte bitarteko gazteek hitzordu garrantzitsua dute. Jardunaldi osoa eta monografikoa izango da, 11:30etik 21:30era, eta entretenimendu digitala, kultura eta lanbide berriak uztartuko dira. Interesa dutenek izena eman dezakete esteka honetan.

Doako ekitaldia «Gaztedi Durangaldea» k antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta hainbat udalerrik bultzatzen dute, besteak beste, Amorebieta-Etxanok, Abadiñok, Amorebieta-Etxanok, Atxondok, Berrizek, Durangok, Elorriok, Ermuak, Garaik, Iurretak, Izurtzak, Mañariak, Mallabiak eta Zaldibarrek. «Gaztedi Durangaldea»ren helburua gazte-politika integralak gauzatzea da; besteak beste, gazteen laneratzea erraztu eta bultzatzeko ekintzak garatzen dira.

DEX ekitaldian, entretenimendu digital berriaren inguruan dauden etorkizuneko lanbideak eta enplegagarritasuna sakonago ezagutzeko aukera izango dute gazteek. Ekitaldia gozamen-ingurune batean egingo da, eta gazteek hainbat espaziotan parte hartu eta ikasi ahal izango dute: entretenimendu digitalari buruzko tailer eta hitzaldien gunean, erreferentziazko influencer-ekin topaketetan, hiri-musikako taldeetan eta bideojokoen gunean (Gaming eta 3D+Errealitate Birtualeko tailerrak).

Alberto Barreda (@albertoobarreda) eta Gabriel Mozo (@gabrielmozo_) influencer-ak izango dira bertan. Gainera, mahai-inguru baten bidez, gazteek Paula Fernandez, Mikel Garcia, Diego Ayus eta Iñaki Tejedorren testigantzak ezagutu ahal izango dituzte, besteak beste, egunerokotasunean influencerra edo pertsonaia ospetsua izateak dakar lanaz hitz egingo dute, gainditu behar izan dituzten oztopoaz eta mundu honen baita etorkizunean aurreikusten diren enplegu eta lanpostuez jardungo dira. Azkenik, gaur eguneko gazteei aholkuak eta gomendioak emango dizkiete.

Jardunaldia P. Westmann eta Klandestina DJekin amaituko da, baita Janda eta Anize, Xsakara eta DMT (Denso, Tatta, Mutiko) taldeen kontzertuekin ere.

Aurkezpena Amorebieta-Etxanon

Ekimenaren inguruko informazio gehiago nahi duten zornotzarrek aurkezpen ekitaldia izango dute urriaren 27an, Zelaieta Zentroan, 20:00etaik aurrera. Bertan ekitaldiaren xehetasun guztiak azalduko dira eta bertaratzen diren gazteek zozketetan parte hartu ahal izango dute. Era berean, https://dexdurangaldea.com/ webgunean ere eskuratu dezakete informazio gehiago.

Artículo anteriorEuskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak
Artículo siguienteJosu Isasi, responsable gimnasio Kon-gwe «El Taekwondo tiene tirón»