Zornotzan

Albisteak

Euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak

Amorebieta-Etxanoko Udalak 
bi dirulaguntza jarri ditu abian

• Laguntzetako batek helburu du udalerrian, merkataritza esparruan, errotuluak, web-orriak eta korporazioaren irudiak euskaraz jartzea; bestea, euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egiten dituzten elkarteei dago zuzendua.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bi dirulaguntza deialdi argitaratu ditu herrian euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.

Merkataritza esparruan errotuluak, web-orriak eta korporazioaren irudiak euskaraz

Laguntzetako bat 2023ko ekitaldian udalerrianmerkataritza esparruan errotuluak, web-orriak eta korporazioaren irudiak euskaraz jartzera dago bideratua. Eskaera egiten duten pertsonak onuraduntzat hartuko dira, baldin eta egoitza Amorebieta-Etxanon duten Merkataritza eta Ostalaritza establezimenduetako arduradunak badira. Udalak, gehienez 2.500 euro bideratuko ditu.

Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egiten dituzten elkarteentzat

Bigarren laguntza 2023ko ekitaldian euskaren erabilera sustatzeko jarduerak egiten dituzten elkarteei dago zuzendua. Onuradunak izateko baldintzak dira: irabazteko asmorik gabeko Erakunde edo Elkartea izatea, legez eratua, Amorebieta-Etxanoko udal erregistroan izena emanda dagoena eta jarduerak Udalerrian egiten dituztenak. Era berean, beharrezkoa izango da udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoak izatea, noizbehinkako ekimenez irabazteko asmorik gabeko talde baten ordezkari partikularrak direnean. Udalak jakinarazi du, deialdi honetatik kanpo geratuko direla eskolak eta ikastetxeak. Deitutako dirulaguntzarako, gehienez, 5.000 euro bideratuko dira.

Eskabideak

Aipatutako laguntzen eskabidea udal webgunean eskura daiteke, tramiteak atalaren Izapideen liburuan; edo paperean Amorebieta-Etxanoko Udaleko HAZen(Herritarren Arreta Zerbitzua):

• Errotulua, web orria eta korporazioaren irudia

• Elkarteentzat laguntza

+ Irakurri

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebieta-Etxano presenta la campaña Amorebono 2024

septiembre 9, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado la campaña Amorebono 2024, que estará disponible desde el 10 de septiembre hasta el 20 de diciembre. Esta iniciativa tiene como objetivo incentivar el consumo en los comercios locales y ofrecer a los vecinos

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano presenta la edición 2024-2025 de la guía ‘Zornotzan’ con una amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural

septiembre 4, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha lanzado una nueva edición de la guía ‘Zornotzan’. En ella se recoge la amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural disponible para el nuevo curso en el municipio. Esta guía, que se distribuye tanto en