Zornotzan

Kirolak

“Amestutako debuta egingo dot Zornotzan”

Aimar Morgaetxebarria, 19 urte

Uztailak 16, Karmen eguna, arratsaldeko 6retan, Amorebieta IV frontoian, zornotzar gazte honen debuta ikusiko dugu. Eta partidu ederra gainera, Unai Laso izango du alboan, gaur egungo Txapelduna, eta aurrean Urrutikoetxea eta Elizegi. “Amestutako debuta da niretzat, nire herrian, familia eta lagunen aurrean, Karmen egun batean eta frontoia gainezka. Zoragarria. Oso pozik eta irrikitan nago”.

Amorebieta-Etxanoko Lagun Onak Pelota Elkartean hazitako pilotariak urte birako kontratua sinatu du Baiko Pilotarekin. Pilotari gazte honek profesionaletara iritsi orduko, torneo garrantzitsuak irabazi ditu afizionatuetan, Zaldibarko Torneoa eta Diario Vasco, besteak beste.

Orain profesionaletan egingo du debuta. “Urtero joan izan naz frontoira Karmen egunean. Familiagaz, aitite ta amamagaz, gero klubeko lagunekin…eta orain pilotari moduan.Aititek ez dau sinisten oraindik, baina oso pozik dago. Nik baino ilusio handiagoa dauka”.

Giro ederra espero da egun horretan. Atzelari zornotzarrak gustokoa du zarata eta animazioa. “Jendez gainezka egongo da frontoia eta gozatzea da nire asmoa. Gero afaltzera joango naz lagunegaz. Ahaztu ezinezkoa izango da”.

Injenieritza ikasken ari da Aimar. Orain pilotari profesionala bihurtuko da eta guk une hori bizitzeko gonbidapena dugu.

Aupa Aimar!!!

+ Irakurri

Ander Perez zornotzarrak Laborak Kutxa Landako tenis txapelketa irabazi du

septiembre 11, 2024

Ander Perez izan zen joan den larunbatean Durangon ospatutako Laboral Kutxa Landako Tenis Txapelketako protagonista nagusia, infantil mailan irabazi ondoren. Iaz alebin titulua eskuratu ondoren, Alex Garagorriri, duela bi urteko Alebin Txapeldunari, 6-0 eta 6-2 irabazi zion. Hala eta guztiz

‘Houstonera Josurekin’ Maribel Barrenetxea Ciarsolo

agosto 19, 2024

Athletic Genuine taldeak Genuine World Cup-en lehen edizioan parte hartu du abuztuaren 1, 2 eta 3an Houstonen, adimen-urritasuna duten pertsonak kirolaren bidez gizartean sartzea sustatzen duen nazioarteko txapelketan. Guztira 12 talde izan dira eta, Athleticeko lehoiez gain, LaLigako beste hiru

‘A Houston con Josu’ Maribel Barrenetxea Ciarsolo

agosto 19, 2024

El equipo Genuine del Athletic ha participado en la primera edición del Genuine World Cup el 1, 2 y 3 de agosto en Houston, un torneo internacional que fomenta la inclusión de las personas con discapacidad intelectual en la sociedad