“AMAREN ESKUAK” ANTZEZLANA

2017-2018 urteetan zehar Larraitz Garciak sortutako testuan eta ideian eraikitako antzezlana da “Amaren Eskuak”; Jabier Goitiandiak, musikariak, antzezlanerako sortutako musikarekin, eta 2018 an zehar montatu dutena.
Proiektu hau ateratzeko Zornotzar bi hauek, Artez Hobe Kultur Elkartea eratu dute, euren bakarkako zein taldeko proiektu artistikoak aurrera eramateko oinarria bezala.
Hurrengo Martxoaren 29an, Zornotza Aretoan, 20:15 etan, estreinatuko da “Amaren Eskuak” Antzezlana, antzerkia eta musika zuzenean izanik.
Aktore bi, Larraitz Garcia eta Josu Angulo (Bilbotarra), eta Jabi Goitiandia, Musikaria, 45 minitutan zehar, oholtzan izango ditugu antzezlan txiki eta xume hau aurkezten.


Sinopsia:
Miren eta Kepa neba-arrebak dira. Eurek, emakumearen rola aldarrikatzen dute gizartean eta kirolean; amak esku-pilotarekin izan duen maitasun istorioan murgiltzen gaituzten bitartean. Gaixotasuna, maitasuna, beldurrak, ametsak,… aurrez aurre jarri eta sentiaraziko dizkigute.

Artículo anteriorSERGIO GÓMEZ, Formador y Juez barista
Artículo siguienteFran Lasuen nazioarteko banda batean murgildu da