Zornotzan

Gazteria

“A la luz de la luna” ONINTZE-k bere lehen diska plazaratu du

Ez du ezer gorde. Barruan zuen guztia kaleratu du diska berriaren 10 abestietan eta hori dena ezagutarazteko bideoklipa egin berri du. “Islandian grabatu dugu. Paisaia liluragarriak. Emaitza oso polita iruditzen zait”.Bilbotarra jaiotzez eta zornotzarra bihotzez. Onintze abeslaria da txikitatik. Solfeo eta piano ikasi zuen eta nahiz eta arkitektura teknikoa egin, musika aukeratu du bizimodua ateratzeko. Kitarra klaseak ematen ditu eta horrela denbora du bere musika egiteko.2005. urtean Seiren taldea sortu zuen Jokin de Lacalle zornotzarrarekin batera. Hiru diska plazaratu zituzten eta Gaztea irratiak errebelazio taldea izendatu zuen Sediren. Jokinek orain ere lagundu dio letrak bukatzen eta koroak egiten.

Bere lehen diska bakarrik egitea erabaki zuenean argi zuen lan guztia aurreratu behar zuela, hau da “ezin nuen maketa bat grabatu eta horregaz disketxetara joan. Grabazio osoa egitea erabaki nuen, profesionalekin eta Madrilera joan nintzen Paco Salazarren etxera grabatzera”. Paco Salazarren estudioan Dani Martin, Amaia Montero, Raphael, Nena Daconte, Georgina, etabar egon dira grabatzen. Elkarrekin lanean hasi eta 10 abesti aukeratu ondoren disko osoa grabatu zuten. Orain disketxea aukeratu behar du udazkenerako diska argitaratzeko.

Abestien letrak gaztelaniaz daude idatzita eta Onintzek bizitzako gauza arruntetaz hitzegiten du; batzuk autobiografikoak eta beste batzuk ez, baina denak bere ikuspegitik hartuta eta barneratuta.
Bideoklipa grabatzeko TAOM “The Art Of Making” produktorara joan zen euren lana gustokoa zuen eta. Hauek Islandian grabatzea proposatu zioten eta lehen sorpresa gainditu ostean buru belarri sartu zen proiektuan eta apirilaren 4tik 11ra bitartean Islandiara abiatu ziren, grabazio taldea; Aitor Guerrero, Karlos Trijueque eta Josu Torrealday, eta Onintze bera.

Islandia herri izugarria da, paisaia liluragarriak. Aho zabalik geratzeko modukoa. Irlaren erdia eta hegoaldean izan ziren grabazioak egiten. Grundarfjördurren hasi eta Kirkjufell mendiaren azpian dagoen hondartzara joan ziren. Arnarstapiko mendi labarrak, Fjadrargljufur kanoia, armadaren hegazkina, Seljalandfoss eta Skógafoss ur jausiak, Jökulsarlon glaziarra, Breioamerkursandur hondartza jelatua eta Myrdalsjökull glaziarra besteak beste.

Emaitza izugarria. Ikusi eta gozatu. Onintzeren lehen lana bakarrik.

+ Irakurri

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

mayo 23, 2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

mayo 23, 2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

marzo 18, 2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.