Hemen da Mahai Jokoen Jaialdiko edizio berria

  Jaialdiaren 11. Edizioa izango da aurtengoa eta datorren azaroaren 27an eta 28an egingo da; izena aldez aurretik eman behar da. •  Egunean bertan mahairen bat libre egonez gero, etorrera ordena errespetatuz beteko da.

Aisialdi-eskaintza batekin dator Amorebieta-Etxanoko Udala azaroaren 27ko eta 28ko astebururako: `Jokoan´. Mahai jokoetan oinarritutako aisialdi proposamena da honakoa, lagunartean zein familia giroan aritzeko aproposa. Aurtengoa, Mahai Jokoen Jaialdiaren 11. Edizioa izango da, eta Zelaieta Zentroko Amorebieta IV pilotalekuan egingo da, 11:00-14:00 eta 16:00-20:00 ordutegian.

Izen ematea eta beste hainbat neurri

Jaialdian parte hartu nahi duten familiek aldez aurretik eman beharko dute izena, eta ezinbesteko baldintza dapartehartzaile guztiak apuntatzea. Horretarako bi bide dituzte: Gazte Informazioko bulegora gerturatuta edo telefonoz, 94 630 06 49 zenbakira deituta. Izena ematerakoan lekua eta ordua erreserbatuko beharko dira, eta mahai bakarra, hau da, txanda bakarra erreserbatu ahal izango da egun bakoitzeko. Era berean, antolatzaileek gogoratu dute esleitutako ordua baino bost minutu lehenago hurbildu ahal izango direla partehartzaileak Amorebieta IV pilotalekura, eta uneoro erreserbatutako mahaian egon beharko direla.

Bestalde, egunean bertan mahairen bat libre egonez gero, etorrera ordena errespetatuz beteko direla jakinarazi dute antolatzaileek.

Azkenik, gogoratu dute maskara eta gel hidroalkoholikoa erabiltzea derrigorrezkoa izango dela.

Artículo anteriorBilketa berezia martxan da
Artículo siguientePrograma para el 25 de noviembre