Zornotzan

Noticias

Zubizabala, Zubipunte eta Zubikurtze lotzeko oinezko ibilbidea proposatzen du EAJ-PNV alderdiak

Zornotzako EAJ-PNVren helburua da Amorebieta-Etxano berde eta jasangarria sustatzea

Zornotzako EAJ-PNVk alkatetzarako aurkeztuko duen zerrendaburu Ainhoa Salterainek oinezko ibilbidea proposatu du Zubizabala, Zubipunte eta Zubikurtze lotzeko eta, aldi berean, herrigunearekiko konexioa egiteko

“Zornotza berdea nahi dugu, alderdi sozialean eta herrialde mailan kohesionatua; udalerri berdintzailea, askotarikoa eta baloreduna”. Amorebieta-Etxanon EAJ-PNVk alkatetzarako proposatuko duen zerrendaburu Ainhoa Salterain Gandariasen helburua da garapen jasangarriarekin eta 2030 Agendarekin konpromiso irmoa izango duen udalerria eraikitzea, eta horretarako proposatzen du “gure ingurunean eskaintzen dizkigun aukerak sustatzen eta baliatzen jarraitzea”.

“Gure inguru berdea auzoetatik zabaltzen da, eta gure lehentasunetako bat da zornotzarrek Amorebieta-Etxano oinez zeharkatu ahal izan dezaten. Horretarako, konexio bat sortuko dugu herrigunearekin, Zubizabala, Zubipunte eta Zubikurtze lortzeko oinezko ibilbidearen bidez”, azaldu du Ainhoa Salterainek .

«Orain Zornotza berdea da eta Zornotzako EAJ-PNVk jasangarritasunaren bidetik aurrera egiten  eta lan egiten jarraituko du». Berrikitan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, bizikletaz joateko pista bat ireki da Iurretarako bidean. Pista hau hurrengo asteotan egongo da amaituta eta proiektuan dago gaur egun hurrengo legealdian Larrabetzurako eramatea».

Zornotzako EAJ-PNVk maiatzeko udal hauteskundeei begira planteatzen duen proiektua herritarren artean diseinatua izan da. “Elkarren artean egin dugu. Sarean parte hartzezko foroaren bidez, herritarrei bidalitako inkesten bidez eta  alderdikideen  eta azken aldi honetan nigana etorri diren guztien ekarpenen bidez  bai eta gure herriko talde, elkarte eta enpresekin azken asteotan egin ditugun bileretan jaso ditugun iradokizunekin, proiektu errealista bat egin ahal izan dut, ilusioa sortzen duen proiektua, herritarren beharrizanei erantzuteko egitasmoa”, adierazi du hautagai jeltzaleak.

+ Leer más

Jornada de participación ciudadana sobre el Plan de Acción en materia de ruido, el 3 de octubre

02/10/2024

La jornada se llevará a cabo a las 18:00 horas, en el salón Etxano del Ayuntamiento de la mano de representantes de Tecnalia, quienes ofrecerán una charla explicativa donde detallarán el trabajo realizado hasta la fecha y expondrán las medidas

Curso de primeros auxilios, el 16 y 23 de octubre, en Amorebieta-Etxano

01/10/2024

Bajo el lema “Tus manos salvan vidas”, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano, en colaboración con el Centro de Salud local, ha organizado un curso básico sobre primeros auxilios que consta de dos sesiones sobre Reanimación Cardiopulmonar (RCP) y uso del Desfibrilador

Amorebieta-Etxano presenta su primera Semana de la Cooperación

01/10/2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado hoy en rueda de prensa la Semana de la Cooperación de Amorebieta-Etxano, una iniciativa que se celebrará por primera vez en el municipio del 1 al 6 de octubre. Esta semana tiene como propósito