Led teknologia oinarri, pilotalekuko jokoen markagailu izateaz gain, kirol anitzeko markatzaile elektroniko edota publizitate zein informazio pantaila gisa erabili daiteke, baita ekitaldi desberdinetarako ikus-entzunezko euskarri bezala ere.
Amorebieta IV pilotalekua erabilera anitzeko espazioa da, eta bertan, kirol jarduerez gain, mota desberdinetako ekitaldiak eskaintzen dira, zornotzarren gozamenerako.
Hori horrela, LED pantailadun bideomarkagailu berria jarri du bertan Udalak, frontoian mota guztietako kirol ekitaldiak eskaintzeko funtsezko tresna izango dena.
Izan ere, bideo markagailu berria azken belaunaldiko teknologiadun pantaila da, 10m2koa (4 x 2,5 m2), eta kirol anitzeko markagailu elektroniko edota publizitate zein informazio-pantaila gisa erabil daiteke, baita mota guztietako kirol eta gizarte-ekitaldietarako ikus-entzunezko euskarri gisa ere, horretarako aldez aurretik grabatutako bideoak edo zuzeneko irudiak proiektatuz.