Zornotzar erizain batek bere lan egoeraz berba egin digu

Sara Estebez zornotzarrak, Galdakaoko erietxeko Zainketa Intentsiboetako Unitatean lan egiten du. Egun hauetan bizi duten egoeraz hitz egin nahi izan du gurekin.

“Urduritasuna, beldurra eta antsietatea dira nagusi egoera berri honen aurrean – dio Sarak.
Gainera, EPIen faltak ez du gure egunerokotasuna hobetzen. Denetarik duzunean, kontzientzia barik erabiltzen dituzu baliabideak, eta orain, horien gabeziak hausnarketa eta baliabide horien errazionamendu egokia zaildu egiten du”.

Lan taldea osatzen dutenen artean elkartasuna nagusi dela esan digu. “Hala ere, uste dut ZIUn egiten ari garen talde lana izugarria dela eta horrek etorkizunean nolabait handituko gaituela, pertsona zein talde moduan”.

Artículo anteriorNo aumentan los contagios en Amorebieta
Artículo siguiente«Zuekin gaude»: Udalak eta Ametx erakundeak bideo hunkigarria egin dute