Udalak haurrentzako jolas gunea berritu du Zubipunte auzoan

•  Joko elementu berriak eta etengabeko segurtasuna duen zorua instalatu dira.•  Inbertsioa 30.000 eurokoak izan da.

Zubipunte auzoak jolas gune berri du, zornotzar txikienei egokitua. Amorebieta-Etxanoko Udalak haurrentzako jolasgunea berritu du abuztuan: jolaserako elementu berriak eta etengabeko segurtasunerako zoru berria jarri ditu.
Orain, haurrentzako jolas guneak 100 metroko azalera du. Jardueraren aurrekontua 30.000 eurokoa izan da, BEZa barne.

Kirol anitzeko pista, ondoan

Amorebieta-Etxanoko Udalaren jarduera berri honek jarraipena ematen dio eremu berean 2019an egindakoari. Garai hartan, kirol anitzeko kantxa bat eraiki zen futbola, saskibaloia, eskubaloia, hockeya, boleibola, badmintona eta tenisa bezalako kirolak praktikatzeko. Pista kalitate handiko material birziklatuekin eraiki zen, eta 290 m2-ko azalera du.

Artículo anteriorEl Ayuntamiento congelará las tasas y los impuestos municipales del 2022
Artículo siguienteLos Amorebonos podrán canjearse hasta diciembre