Zornotzan

Cultura

SAN SEBASTIAN DANBORRADA

San Sebastian egunean ospatzen da danborrada Donostian, urtarrilaren 20an. Gaueko hamabiak jotzearekin batera danbor hotsak zabaltzen dira hiriko txoko guztietara, eta eguna amaitu arte entzun ahal izaten dira.
Konstituzio Plazan ematen zaio jaiari hasiera, bandera-igoerarekin. Ohitura hau 1924. urtetik egiten da. Gaztelubide elkarteko eta beste danborradetako hainbat ordezkarik Raimundo Sarriegiren «Donostiako Martxa» jotzen dute, gaueko hamabiak direnean. Bitartean, alkateak hiriko bandera igotzen du.
Haurren danborradak ere badu bere protagonismoa San Sebastian egunean. Eguerdiko hamabietan, hiriko ikastetxe guztietako haurrak prest egoten dira danborrandan parte hartzeko. 1927an hasi zen ohitura hori. Alderdi Ederren biltzen dira eta bertatik abiatuta hiriko zenbait kale zeharkatzen dituzte. Easo Ederra eta ohorezko damak, Generalak eta Danborrari nagusiak protagonismo berezia izaten dute txikienen danborradan. Pertsonaia horiek urtero aukeratzen dituzte hiriko umeen artean.
Jaia hasi zen leku berean amaitzen da hogeita lau ordu geroago, Konstituzio Plazan. Oraingoan Union Artesanaren ardura izango da danborrada. Talde hori 1870ean sortu zen eta hurrengo urtean hartu zuen lehen aldiz parte danborradan. Gaueko hamabiak jo bezain laster, bandera jaitsi egingo dute, datorren urtera arte.
Egun berezi honetan hainbat sari ematen ditu Donostiako Udalak, Urrezko Danborra adibidez. Hirian bizi ez diren baina hiriaren alde egin dutenen lana saritzeko ematen dute. Horretaz gain, Herritar Meritoaren Dominak eta pasa den Aste Nagusiko su-artifizialen lehiaketako sariak ere ematen dituzte.
2013ko Urtarrila.
UDABARRI EUSKAL DANTZARI TALDEA

+ Leer más

ERIKAINBLUE, LA PASIÓN DEL MUNDO MANGA, CONVERTIDO EN OFICIO

10/10/2024

El festival y evento Mangaamore se celebrará del 11 al 13 de octubre en Amorebieta-Etxano, y como cada año, son muchos los aficionados y aficionadas que se acercan hasta allí. Ser pionera nunca ha sido fácil, y mucho menos hoy

Concurso de Cuentos de Amorebieta: 25 años fomentando la creatividad y la imaginación

08/10/2024

La Sociedad Artística Cultural Zornoza ha organizado un año más el Concurso de Cuentos dirigido a escolares de la localidad, que ya va a celebrarse en su edición número 25. Este redondo aniversario nos ofrece una oportunidad única para retroceder

Mangamore llega a Amorebieta el 11, 12 y 13 de octubre

07/10/2024

El próximo fin de semana se celebrará Mangamore 2024, un evento repleto de actividades para los amantes del manga, anime y la cultura japonesa. Entre los eventos destacados, habrá demostraciones de Taiko y Sumi-e, concursos de cosplay y karaoke, un