Piden secundar la huelga del 30 de enero

Diversos colectivos de Amorebieta-Etxano han convocado hoy a la ciudadanía a participar en la huelga del próximo día 30 de enero.

Los sindicatos ELA, LAB, Steilas, ESK, HIRU, Etxalde y EHNE ya han registrado en la sede del Gobierno Vasco, la convocatoria de huelga general en Euskadi para el próximo 30 de enero

El paro de 24 horas, al que no se han sumado CC.OO. y UGT, reclamará «trabajo, vida y pensiones dignas» así como «soberanía para el cambio social» y se desarrollará en la Comunidad Autónoma Vasca y Navarra.

Entre otras reivindicaciones, destacan la exigencia de una pensión mínima de 1.080 euros al mes y la revalorización de las pensiones con el IPC, el establecimiento de un salario mínimo de 1.200 euros y otros reivindicaciones relativas a la RGI o la vivienda.

Este es el mensaje leído hoy a la tarde:

PRENTSAURREKOA. URTARRILAK 13

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, eragile, mugimendu eta sindikatuz osaturiko plataformak, hilaren 30ean greba orokorrera deitu du, lan-pentsio-bizitza duinen alde borrokatzeko.
Zornotzan, antolatzeko beharra ikusiz, antolatu gara, antolatuta gaude. Herri mailan greba komite bat sortu dugu eragile desberdinek parte hartuz, besteak beste, pentsionistak, mugimendu feministak, gazte mugimenduak, harrera taldeak, …

Zornotzako Mugimendu Feministak, Talde feministak eta M8 plataformak osaturiko mugimenduak, greba honekin bat egiten du, hainbat arrazoi baititugu grebara joateko.
Bizitzak erdigunean jartzea ezinbestekoa da, eta ez da denbora laburrez eskatzen ari garen aldarri bat. Gazte feminista bezala, beharrezkoa da hilaren 30 honetan kaleak betetzea hainbat zapalkuntzari aurre egiteko: indarkeriari, berdintasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, lanen sexuaren araberako banaketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, jakintzaren hierarkiari, arrazakeriari, edertasun kanonari eta zapalkuntza guztiei aurre egiteko.
Euskal Herriko Karta Sozialak atxikitzeaz gain, feministok ere gure aldarri propioak eransten ditugu, besteak beste, prekarietaterik gabeko bizitza, indarkeria matxistarik eta heteroaraurik gabeko bizitza anitzak; eta arrazakeriarik eta gerrarik gabeko bizitzak. Kolonialismoaren aurrean gure gorputza, lurraldea eta lurra defendatuko ditugulako.
Greba orokor honek perspektiba morez beteko ditu kaleak. Urtarrilak 30 ko greba orokorra, feminista izango da!

Belaunaldi berriok etorkizun beltza zain dutela ukaezina da. Azken urteetan krisiaren aitzakipean aplikatu diren neurri eta legeek gazteen bizitza are prekarioagoa bilakatzen dute elitedunen mesedetan.
Horren adibide dira hezkuntzan eman diren LOMCE eta Heziberri erreformen inposaketak. Horren aurrean euskaldun gazteriak, hezkuntza euskaldun, feminista, inklusiboa eta publikoa aldarrikatzen dugu.
Lan munduan ere ezin ahaztu dezakegu langile klasearen kaltetan eman diren pausuak. Langile klaseak bizitza prekarioa bizi badu, are prekarioagoa da bizi hori gazte azaletik. Hain ohikoak diren autonomo faltsuen kasuak, azpikontratazioak, lanaldi mugatuko kontratuak, kontratu gabeko lanak… guzti honek gure burujabetza prozesua oztopatzen dute. Honen aurrean, benetako eraldaketa sozialen aldeko politika da irtenbidea. Esaterako, etxebizitza arloan, alokairu sozialen aldeko politika aldarrikatzen dugu. Euskal Gazteriari urtarilaren 30 ean ofentsibaz borrokatzeko deialdia egiten diogu. Gazte bizitza duinen alde, urtarilaren 30ean, KALERA!

Artículo anteriorDurangaldeko Gurutze Gorriak Uretako Sorosle ikastaroa abian jartzen du
Artículo siguienteEl abogado zornotzarra José Montero presenta seis demandas en el juzgado de Sevilla para evitar el famoso desahucio de Bormujos