Durangaldeko Gurutze Gorriak Uretako Sorosle ikastaroa abian jartzen du

– Otsailaren 1etik Martxoaren 28ra egingo da.
– Lehen Laguntzetako agiria izatea eta sartzeko eskatzen den Urrilaren 31an, Lauaxeta Ikastolan, 17.00etan burutuko den froga fisikoa gainditzea beharrezkoa da.
– Agiri honekin sorosle lanetan ibil daiteke, bai igerileku bai hondartzetan.
Durangaldeko Gurutze Gorriak Otsailaren 1etik Martxoaren 28 bitartean, Zornotzan egingo den Uretako Sorosle ikastarorako izena emateko epea zabaldu du.
Klaseak ostiral arratsalde, larunbat goizetan, larunbat eta arratsalde batzuetan eta bi igandetan emango dira, eta guztira 80 ordu izango dira. Bertan uretako salbamendurako teknikak, itotzea eta ur inguruneko lesio bereziak landuko dira, besteak beste.
Ikastaro hau Gurutze Gorriko Lehen Laguntzetako ikastaroa eguneratuta eduki behar du. Gainera, kurtsora sartzeko, 200 metro igeri 4 minutu baino gutxiagotan eta 25 metro urpean egitean datzan froga fisiko bat gainditu beharra dago.
Agiri honekin ikasleak ur sorosle lanetan ibiltzeko gaituta daude, bai igerileku bai hondartzetan. Bizkaian, Gurutze Gorriak hondartzetako sorospen zerbitzua kudeatzen du, udaro 152 sorosle kontratatuz.
Ikastaroan parte hartu edo informazio gehiago behar izan ezkero, formaciondurango@cruzroja.es helbidean edo 600989591 telefono zenbakian lor daiteke.

Artículo anteriorÁlex Txikon, en Nepal para su tercer intento al Everest invernal
Artículo siguientePiden secundar la huelga del 30 de enero