PASIOTARREN EUBAKO IKASTETXEAREN 60. URTEURRENA

Eubako ikasle ohiak urteurrena ospatuko dute datorren irailaren 17an
Datorren irailaren 17a egun esanguratsua da Euskadiko kultura eta hezkuntzarentzat. Egun horretan 60 urte beteko dira pasiotarrek Euban (Amorebieta-Bizkaia), Orueko tontorrean, beraien
ikastetxea zabaldu zutenetik. Hasiera batean apaiztegia izan zen, ondoren, 70eko hamarkadan, ikastetxe —San Gabriel ikastetxea— bihurtu zen eta 80ko hamarkadatik gaur egunera arte Lauaxeta
Ikastolak jarraitzen du bertan.
Milaka ikasle igaro dira Eubako ikasgeletatik eta orain, apaiztegi eta San Gabriel ikastetxearen garaiko ikasle ohiek osatzen duten Pasiotarren Lagunen Kultur Elkartea 60.urteurrena ospatzeko egitarau prestatzen ari da.
Pasiotarren ikastetxeetatik igaro diren Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta baita Galiziako ehunka ikasle bilduko dira Euban irailaren 17an. Prestatzen ari diren egitarauaren barruan, 1948 eta 1956 urteen artean, eraikuntza lanak egiten ziren bitartean, Euban egon ziren lehen hiru pasiotarrak —Balendin Mendibe, Julian Gerrrikagoitia eta Teodoro Orue— gogoratuko dituzte. Gogoan izango dira ere Gabiriako (Gipuzkoa) eta Deustuko (Bizkaia) ikastetxeetatik Eubara etorritako lehen 110 ikasleak eta beraiekin etorri ziren eta bizirik dauden pasiotarrak: Asensio Belamendia, Koldo Sarasola eta beste batzuk. Lehen talde hartako ikasleak izango dira ospakizunetan eta baita ikastetxearen lehen urteetan lanean ibili ziren Martzel Andrinua eta Eleuterio Laurruskain pasiotarrak ere.
Urteurrenaren ospakizunean Eubako historia ezagutzera emateaz gain, gogoratu nahi da ikastetxe horrek, batez ere diktaduraren urte gogorretan, euskal kulturarekin eta bereziki euskararekin izan zuen lotura eta konpromisoa bai gelen barnean —euskara klaseak emanez eta “Bidez” aldizkaria argitaratuz— zein geletatik kanpo. Horrela, ospetsuak izan ziren, 1959 eta 1979 urteen artean San Pablo Gurutzekoa pasiotarren sortzailearen eguna ospatzeko urtero antolatzen ziren Euba´ko Eukal Jaiak. Egun horretan euskal kulturaren inguruko zenbait Eubako geletarako mahaiak Lupe abeslaria Eubako Euskal Jaian 65-66 ikasturteko ikasle talde bat ekintza antolatzen ziren: Estitxu, Lupe, Gontzal Mendibil, Xeberri bezalako abeslariek, Baserri, Azpillaga, Lazkao-Txiki… bertsolariek, Andra Mari dantza taldeak… hartzen zuten parte. Euskal Jai haiek gogoratzeko garai hartan parte hartu zuten protagonista batzuen presentzia ere izango da datorren irailaren 17a Euban.

EUBA-60 URTE-1 (Copiar)
EUBA-60 URTE- EGITARAUA
* 11:00etik 11:30era: ONGI ETORRIA-Harrera parrokiaren aurrean. Antzinako ikaskideekin elkartzeko eta ikastetxean igarotako pasadizoak gogoratzeko aukera ederra!
HAMAIKETAKOA, indarrak berritzeko.
* 11:45: HARRERA OSPAKIZUNA
* 12:00etan: ARGAZKI ZAHARREN ERAKUSKETA IKUSGAI eta EUSKAL
JAIAK “VINTAGE”: dantzariak, bertsolariak eta abeslariak.
* 13:00etik 14:00era: IKASTETXEKO INSTALAZIOETARA BISITA: iraganetik
gaurko egoerara gauzak nola aldatu diren ikusteko.
* 14:00etatik 14:15era: ARGAZKI SAIOA. Argazkiak taldeka egiteko aukera. Bide
batez antzinako argazkiekin alderatzeko aukera izango da!
* 14:30ean: BAZKARIA. Bazkariaren ordainketaren agiria erakutsi behar da… inor ez
da libratzen!.
Bazkarirako: pertsonako 30 € ordaindu behar dira honako kontu
honetan LABORAL KUTXA: 3035 0033 60 0330028963
Ordainketaren izenburua: izen-abizenak
INFORMAZIO GEHIAGO: *gabiria-euba@hotmail.com
* 656787680
* 653016117

Artículo anteriorPRESENTAN EL CUADRO DE ENRIKE RENTERIA
Artículo siguienteComienza la renovación del césped fe Larrea que también acogerá un campo de rugby