Zornotzan

Albisteak

Panel fotovoltaikoak

• Amorebieta-Etxanoko Udalak eguzki-panel fotovoltaikoak jarriko ditu Larreako eskoletan, Luis Urrengoetxearen eskolaurreko eskoletan eta Larrea kiroldegian. Inbertsioa 265.000 eurokoa izango da, eta urtearen amaieran instalatzea aurreikusten da.

Amorebieta-Etxanoko Udalbatzak onartu du hiru udal eraikinetan (Larreako eskolak, Luis Urrengoetxearen eskolaurreko eskolak eta Larrea kiroldegia) eguzki-panel fotovoltaikoak jartzeko obrak lizitatzeko aurrekontua aldatzea. Aurreikusitako inbertsioa 265.000 eurokoa izango da, eta instalazioa urtearen amaieran egitea aurreikusten da. Esther Torvisco Agenda 2030eko zinegotziak azaldu duenez, Amorebieta-Etxanoko Udalak «udalerri jasangarriagoa» eraikitzeko apustua egiten jarraitzen du. «2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuekin lerrokatuta lan egiten dugu, eta energia berriztagarriak bultzatzeko konpromisoa berresten dugu, hiru eraikin publikoren eraginkortasun energetikoa sustatuz», nabarmendu du zinegotziak.

Torviscok adierazi du hiru eraikin publiko horiek aukeratu izanaren zergatia: «Hiru eraikinek sabai handi zuzenak dituzte, mota horretako instalazioetarako aproposak». Ildo horretan, hiru proiektu egin dira eguzki-panelak instalatzeko, eta, inbertitzaile bat edo gehiago jarriko dira, sortutako korronte zuzena korronte alternoa bihurtzeko. Sortutako energia, batez ere, dagokion instalazioa dagoen eraikinean kontsumituko da.

Energia-aprobetxamendua

Energia-soberakinik balego, inguruko beste udal-instalazio batzuetan kontsumitzeko aukera izango da. «Plaka fotovoltaikoei esker, energiaren eta gastu publikoaren erabilera adimentsua eta iraunkorra egingo da, eta eraikin horien burujabetasunenergetikoa eta kudeaketa eraginkorra ahalbidetuko dira», nabarmendu du Agenda 2030eko zinegotziak.

Udalak plaka fotovoltaikoko 72 modulu jarriko ditu Larreako eskoletan, 30 Kw-ko potentzia nominalarekin eta urtean 37.110Kwo inguru sortuko ditu. Luis Urrengoetxearen eskolen kasuan, 144 modulu jarriko dira eta potentzia nominala 60 Kw-koa izango da; horrela, instalazio horrek urtean 71.170 Kwoinguru sortzea espero da. Eta, azkenik, Larreako kiroldegirako energia sortuko duen 234 moduluko instalazioak 100 Kw-ko potentzia nominala izango du eta urtean 119.600 Kwo-ko energia sortzea ahalbidetuko du. «Aurreikusitako instalazioei esker, Amorebieta-Etxanoko Udalak 227.880Kwo energia sortuko du modu jasangarrian», gaineratu du Torviscok.

+ Irakurri

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebieta-Etxano presenta la campaña Amorebono 2024

septiembre 9, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado la campaña Amorebono 2024, que estará disponible desde el 10 de septiembre hasta el 20 de diciembre. Esta iniciativa tiene como objetivo incentivar el consumo en los comercios locales y ofrecer a los vecinos

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano presenta la edición 2024-2025 de la guía ‘Zornotzan’ con una amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural

septiembre 4, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha lanzado una nueva edición de la guía ‘Zornotzan’. En ella se recoge la amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural disponible para el nuevo curso en el municipio. Esta guía, que se distribuye tanto en