Zornotzan

Albisteak

Ogenbarrena eta Gudari obrak bukatu dira

• Egindako jardueren helburua da Amorebieta-Etxanok aurrera egiten jarraitzea eta zornotzarren beharretara eta ongizatera egokitutako herria izatea. 

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ogenbarrena eta Gudariko hirugarren faseko hiritartze lanak amaitu ditu, 1.824.000 euroko inbertsioarekin. Horrela, amaitutzat ematen ditu Ogenabekoa kalea eta Gudari kaleari dagokion zatia urbanizatzeko lanak, Ogenabekoa eta Ogenbarrena kalearen elkarguneei dagozkienak, alegia. Halaber, Gudari kalea berrantolatu du. Bi jarduera horiei esker, 78 aparkaleku berri egin ahal izan ditu, 43 Ixerango kalean eta 35 Gudari kalean.

Oinezkoentzako hiri-espazio hobetua, 43 aparkaleku berrirekin

Ogenbarrena inguruan egindako lanek oinezkoentzako hiri-espazioaren balioa handitu dute. Anartz Gandiaga Hirigintza zinegotziak gogorarazi du zornotzarrak direla hobekuntza-obra guztien jomuga, ardatz eta helburu nagusia: “horregatik, espaloiak zabalduz, oztopoak kenduz eta ibilbideak lautuz oinezkoen mugikortasuna hobetu eta erraztu da eremuan”. Hobekuntza bisualari dagokionez, inguruko estetika eta ingurumen kalitatea ere nabarmen hobetu dela adierazi du Gandiagak: “erabilera-espazioak handitu dira, eta landare zein zuhaitzak jarri dira, akaberak gainerako ingurunearekin homogeneizatuz”. Era berean, eremuan kalitatezko azpiegiturak jarri direla azpimarratu du zinegotzi zornotzarrak, hala nola argiteria edota hustubide, saneamendu eta drainatze elementuak; era berean, instalazio sareak berritu eta edukiontzien eta aparkalekuen eremuak definitu era antolatu dira. Ogenbarrenako hirugarren faseko lanei esker, halaber, 43 aparkaleku berri gehitu ahal izan zaizkio Ixerango kaleari. Horretarako, espaloi zaharra eraitsi da, espaloi-lerro berri bat egokitu da zintarri eta akaberekin, eta ziri itxura duen kanpoko aparkaleku bat egin da, 43 plaza berrirekin.

Gudari kalearen berrantolatzea eta 35 aparkaleku berri

Era berean, Gudari kalea ere berrantolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak, Ogenbarrena inguruarekin bat egiten duen tokian. Gandiagak azaldu du, “bi eremuek hiri-kohesioa dutela orain: etengabe aldatzen eta eboluzionatzen ari den udalerri batean bizi gara, eta horren bestez, herriak ere etengabe hobetu behar du, ahal den neurrian zornotzarren beharretara egokituz”. Gudari kalea berrantolatzearen helburua izan da kale horri akabera berriak ematea, espaloia eta ibilgailuentzako bidea berrantolatzea eta eremuko zirkulazioa hobetzeko biribilgune berri bat eraikitzea. Gainera, Gudari kalearen berrantolaketari esker, 35 aparkaleku berri sortu dira, hauek ere, ziri itxurarekin, inguruko bizilagunen eskaerari erantzuteko.

+ Irakurri

Un taller para aprender a quererse y una visita al Museo de la Paz de Gernika, las nuevas actividades del “Programa Zainduz” previstas para octubre

septiembre 17, 2024

En el marco del ‘Programa Zainduz’, dirigido a personas cuidadoras o familiares de personas en situación de dependencia, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ofrecerá en octubre dos nuevas actividades: el taller “Aprendiendo a querernos” y la visita guiada al Museo de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano organiza una exposición pública sobre la aprobación provisional del PGOU

septiembre 17, 2024

De este modo, la sesión está diseñada para facilitar la comprensión del PGOU por parte de los vecinos y vecinas, así como para resolver posibles dudas. Un importante avance hacia el desarrollo sostenible y equilibrado del municipio El PGOU, cuya

Hezkuntza jarduera eta zozketa ugari Amorebieta-Etxanoko Mugikortasunaren Astean, bizikletaren erabilera sustatzeko

septiembre 13, 2024

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasunaren Astea ospatuko du irailaren 19an, udalerriko haur, gazte eta helduen artean bizikletaren erabilera eta mugikortasun jasangarria sustatzeko diseinatutako jarduera programarekin. Hala, ekimen honen baitan, tailerrak, ginkanak, bizikleta ibilbideak eta beste hainbat jarduera antolatu dira Zelaieta parkean eta