Morgaetxebarriak Labriten jokatuko du kanporaketa

Aimar Morgaetxebarria ez da izango Amorebieta IV frontoian ostiral honetan. Izan ere larunbatean du zita Iruñeako Labrit frontoian. Aimar eta Bakaikoa hirugarren postuan geratu dira promozio txapelketan, bigarrenekin berdinduta, 14 partidutik 9 irabazita, eta orain Exposito eta Bikuña, seigarren postuan sailkatu den bikotearen kontra dute kanporaketa.

 Bizi ala hil, irabazi edo etxera. “Partidu bakarra da, oso garrantzitsua. Irabaziz gero liga txikia izango ditugu 4 bikotek. Hor egotea da gure helburua, orain arte egindakoari jarraipena emateko”.

Hala ere, hauxe Aimaren lehen aldia izan da promozio mailan. Balantze baikorra egin behar du, baina berak esaten duenez ondo hasitako ondo bukatu behar da. Azken muturreraino luzatu nahi du bere partehartzea. Gero gerokoak. Hau bukatzerakoan Banakako Txapelketa hasiko da eta Aimarek ez du parte hartuko. Lagun artekoak eta herriko jaietako txapelketetan ikusiko dugu. Bitartean ordu gehiago izango ditu ikasketak egiteko. Aupa Aimar!!!

Binakako Txapelketako playoffak hartuko dituzte ostiralean Amorebieta-Etxanok eta Zumaiak

Ostiralean, Amorebieta-Etxanon, 22:15etik aurrera:

LASO-IMAZ vs P.ETXEBERRIA-REZUSTA

ALBERDI-SALAVERRI II vs ZUBIZARRETA III-URIONDO

Sarrerak

Ostiralean, Zumaian, 22:15etik aurrera:

URRUTIKOETXEA-ALBISU vs PEÑA II-MARIEZKURRENA II

DARIO-EROSTARBE vs SALABERRIA-ARBIZU

Artículo anteriorJULEN BAZ sukaldariak bigarren Repsol eguzkia lortu du
Artículo siguienteVIII. Master Kaiola