JULEN BAZ sukaldariak bigarren Repsol eguzkia lortu du


GARENA jatetxeko sukaldariak, Repsol gidak ematen dituen sarien artean 2.en eguzkia lortu du, Alacanten ospatu den sari banaketan. Gaur egun, 2 eguzki eta Michelin izar bat dituen euskal sukaldaririk gazteena bilakatuz.

Alacanten ospatutako sari banaketan Repsol gidak ematen dituen eguzkiak banatu dira, estatu mailako sukaldari onenak bildu dituen ekitaldian.
Julen Baz oso pozik agertu da “ Proiektu bezala, sari oso garrantzitsua da guretzat, baina era berean garrantzitsua ikusten dugu Bizkaiko eta Euskadiko gastronomiarentzat. Eskaintza gastronomiko zabalagoa eta erakargarriagoa izango da, sarituak gero eta gehiago garen heinean”.


Garena, Dimako jatetxea euskal sukaldaritzaren erreferentzia bilakatu da. Proiektu gazte eta berritzailea izan arren sustraiak sendotu ditu goi mailako sukaldaritzan.
JULEN BAZ, Sari honekin Euskal gastronomiaren oraina eta geroaren erreferentzia argia izango dela esan daiteke.

2020ko otsailaren 20an ireki zituen ateak Garena jatetxeak. Julen Baz sukaldariaren ikerkuntza lan askoren ondoren, eta baserritarren, tabernarien eta ekoizleen ehunka testigantza jasota. XVIII.en mendeko baserri baten, Urkiola eta Gorbeiako parke naturalen artean, Julenek tradizio berriak kozinatzen ditu. Tradizio zaharrak XXI.en mendeko mahaira ekartzen ditu era berritzaile baten.
Bere gaitasunari eta eguneroko lanari esker, 2021 ean Repsol gidak Eguzki batekin saritu zuen eta urte berean Madrid fusioneko “Cocinero revelacion” sariketan podiumera iritsi zen. 2022an lehen Michelin izarra lortu zuen, gaur egun, izardun euskal sukaldari gazteena izanik.
2023.en urtea Michelin izarra berretsiz hasi zuen eta hori gutxi balitz 2.en Repsol eguzkia lortu berri du. “Ireki genuenetik urte gogorrak izan dira, baina egia esan gure bezeroek esperientzia bakar bat bizi dezaten honelako sariek aurrera jarraitzeko indarra ematen digute”.

Artículo anteriorMercedes, una anciana que impacta en Zelaieta Zentroa
Artículo siguienteMorgaetxebarriak Labriten jokatuko du kanporaketa