Zornotzan

Deportes

Morgaetxebarriak eskuz binakako promozio txapelketan parte hartuko du

– Txapelketa ostiralean hasiko da eta apirilaren 1ean amaituko da Iruñeako Labriteko finalarekin

– 14 jardunaldi izango ditu sailkapen ligak, playoffetako bi partida jokatuko dituzte, eta hiru jardunaldi izango ditu finalerdietako ligak

Bakaikoa-Morgaetxebarria, txapela irabazten saiatuko dira

Baikok eta Aspek gaur goizean aurkeztu dituzte 2023ko Binakako Promozio Txapelketa irabazten saiatuko diren zortzi bikoteak. Baikoko lau bikote eta Aspeko beste lau saiatuko dira txapela janzten apirilaren 1ean Labriten jokatuko den finalean.

Baiko Pilotak bere koadroko lau bikote hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoz: Agirre-Iztueta, Bakaikoa-Morgaetxebarria, Larrazabal-Eskiroz eta Zubizarreta III-Elizegi.
ASPE Pelotak aukeratu dituenak hauek izan dira: Egiguren V-Erostarbe, Exposito-Bikuña, Salaberria-O.Etxebarria eta Zabala-Gaskue.

Ostiral honetan, Azkoitian emango diote hasiera lehiaketari Salaberria-O.Etxebarriak eta Zabala-Gaskuek. Larunbatean, Bakaikoa-Morgaetxebarriak eta Zubizarreta III-Elizegik jokatuko dute elkarren aurka Bartzelonan; igandean Agirre-Iztueta eta Larrazabal-Eskiroz izango dira aurrez aurre Tolosan; eta azaroaren 30ean, Eibarren, Egiguren V-Erostarbe eta Exposito-Bikuña saiatuko dira aurreneko puntua eskuratzen.

Etzi, ostiralean, Azkoitian hasi eta apirilera bitartean luzatuko da Eskuz Binakako Promozio Txapelketa. Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu eta final handia Labriten izango da apirilaren 1ean. 

Aurreneko jardunaldietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke jadanik.

+ Leer más