Maria Alarcon: «Ez naute behartu ezertara. Adostutako aldaketa izan da».

Maria Alarcon 24 urteko zornotzarrak irabazi du Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako uztaileko Karmen eta Santanatxu jaietako kartel lehiaketa. Alarconek adierazi duenez, “nire protagonistak kantinera jantzia darama eta ume bat du besoetan». Bizarra du, neska ala mutila da? «Pertsona bat da”. Ederra erantzuna, goraipatzekoa. Neska honek argi du, ez beste batzuek bezala.

Polemika sortu nahi izan dute, Zornotzako Feminista Taldeak artista derrigortu omen duelako aldaketa egitera, hau da, kantinerari bizarra jartzera, sexua argi gera ez dezan. Baina ez da horrela izan. Gomendioak, hobekuntzak eta aldaketa txikiak beti izan dira herriko karteletan. Eta aurten ere bai. Mariak argi ikusi zuen eta bilatutako moldaketa ezin da hobeagoa izan. Izan ere, zelan derrigortu feminista bati Feminismoaren alde zerbait egitera?

Inoiz haragi zati bat bezala sentitu zara?

Maria Alarconek erakusketa bat izan berri du Zelaieta zentroan Alexia Randezenekin batera. Erakusketa honek emea jaiotzeak egungo gizartean eragiten dituen baldintzei egiten die erreferentzia, emakumearen sexualizazioa edota eme ororen esplotazioa kritikatuz. Hori horrela, erakusketa honek errealitatea modu gordinean irudikatzen du eta desberdintasunak agerian utzi eta normalizatu nahi ditu, desberdintasun horien arazoa bistaratu eta ezagutarazteko. Inoiz haragi zati bat bezala sentitu zara? Itzela benetan Mariaren lana.

Horrelako lan bat egin duen neska bati derrigortu behar zaiola uste duzue? Konpromezu handiko neska da, eta hor dago bere lana egiaztatzeko.

Gainera, zenbat aldiz ikusi izan ditugu Zornotzako jaietan mutilak eta gizonak gonaz jantzita? Ez da hain arraroa. Eta uste dut aurten askoz ere gehiago ikusiko ditugula.

Denok pertsonak gara, bakoitzak erabakitzen du bere nortasuna, sexualitatea edota harremanak nolakoak eta zenbatekoak izan.

Aurten gainera mugimendu feministak protagonistak izango dira Amorebietako jaietan. Eta nabarian geratu da honen beharra.

Artículo anteriorMaria Alarcon zornotzarrak irabazi du jaietako kartel lehiaketa
Artículo siguienteExposición de maillots con motivo de la Gran Salida del Tour de Francia