Zornotzan

Albisteak

Maria Alarcon zornotzarrak irabazi du jaietako kartel lehiaketa

• 24 urteko bizilagunak aurkeztutako irudia izan da herritarrek gehien bozkatu dutena eta Alarconek 1.000 euroko saria jaso du  

Maria Alarcon 24 urteko zornotzarrak irabazi du Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako uztaileko Karmen eta Santanatxu jaietako kartel lehiaketa. Epaimahaia hiru artistak, diseinatzailek, argazkilarik edo arte, kultura eta komunikazio arloko kideek osatu dute; lehiaketara sei kartel aurkeztu ziren eta epaimahai horrek hiru aukeratu zituen herri-bozketa bat egiteko, online, udal webgunearen bidez eta Zelaieta Zentroan kokatutako hautestontzian. Azkenik, herritarrek Alarconen irudia aukeratu dute jaien egitaraua iragartzeko.

“Urtero irudimenez betetako kartelak jasotzen ditugu. Horietako askok gure udalerriko ikonoak dituzte protagonista. Jakitun gara artelan hauek egiteak dakarren lanaz, eta eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketara aurkeztera animatu diren pertsona guztiei”, azpimarratu du Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkate berriak prentsaurrekoan, artista irabazlearekin batera. Salterainek zornotzarra zoriondu du eta bere “lan bikaina”goraipatu du.

1.000 euroko saria

Kartel irabazlea 2023ko Amorebieta-Etxanoko jaietako irudia izango da. Ez da Alarconek antzeko lehiaketa bat irabazten duen lehen aldia. 2018an, Asturiasko udalerri bateko kartel lehiaketa bat irabazi zuen, baina bere jaioterrian irabazteak “ilusio berezia”egiten diola onartu du. “Oso pozik eta harro sentitzen naiz eta asko eskertzen diet nire kartela bozkatu dutenei”, azaldu du.
Alarconek adierazi duenez, bere irudiarekin jaietako elementu guztiak irudikatu nahi izan ditu: “Nire protagonistak kantinera jantzia darama”.
Baina bixerra du, andra edo gizona? “Pertsona da”, erantzuten du irrifarrez. “Gainera, pentsatu nuen ezinbestekoak zirela buruhandi bat, marmitako kazola bat, danborradako elementuak eta musika-tresna bat. Era berean, Amorebieta-Etxanoko Udalaren eraikina, Patata, zapiko armarria eta Zorhontza agertzen dira kartelean. Xehetasun gisa, puntu batzuekin egin ditut su artifizialak, dronak balira bezala, iaz berritasun gisa eskaini ziren eta”, zehaztu du gazteak. Zornotzarrak gaineratu du 1.000 euroko saria material artistikoak erosteko erabiliko duela, garestiak izaten direlako, eta onartu du “zenbait gutiziatan” ere gastatuko duela.

+ Irakurri

Herria hobetzeko 5 proiektu zehatz proposatu dituzte gazteek ZUOK parte-hartze prozesuan

Kalistenia egiteko ekipamendua Jauregibarria parkean; adikzioen inguruko street marketineko kanpainak eta laguntza puntua; Auxotazi zerbitzuan moldaketak egitea; gazteentzako aisialdi- eta sukaldaritza-tailerrak eta gazteen beharrei erantzuteko bulegoa ezartzea, esaterako, emantzipazioarako laguntzak izapidetzeko. Guztira, 27 pertsonek parte hartu dute aurrera emandako 5

HILERO 384-001

Pausa presentó su nueva revista el día 28 de Mayo en el Zornotza Aretoa, en un acto lleno de emoción presentado por Larraitz García. El numero 384-001 del Hilero, que sorprendió por su nuevo look, tuvo una magnífica puesta de

Llega el XVII Festival Internacional de Música de calle Haizetara

Amorebieta-Etxano se prepara para una nueva edición del Concurso Internacional de Música de Calle Haizetara en la que participarán nueve bandas de diferentes países y estilos musicales El festival dará comienzo el 21 de junio a las 19:00 en el