Liburua, pasadan urriak 17an BEC-en ospatutako Nagusi ferian aurkeztu zan lehenengoz eta Durangoko Liburu Azokan izango da, datozen abenduak 5-8 bitartean.
Helena Gorroño, Irene Zarrabeitia, Markel Hernández, Jose Mari Villa, Ainhoa Larreategui, Ane Atxutegi, Ane Rafols, Nerea Pereda, Leire Dávila, Mirari Cimadevilla, Irati Zallo eta Araitz Peña, guztiak Lauaxetako ikasleak eta 14-17 urte bitartekoak, “Klarinete Zaharra”-ren idazleak doguz. Liburuak, Emilioren bizipenak kontatzen deuskuz eta adin-artekotasunaren gaia dau abiapuntu hau da: adineko eta gazteen arteko harremanen aberastasunaren inguruan aritzen da, guztiok bait daukagu zerbait irakasti eta ikasteko.
Kapitulu bakoitzaren ostean, idazle-ikasle bat, izakera bat eta beraz idazkera bat. Guztien artean, talde lana eta koordinazioa, bakoitzaren atalak historio eta bizitza berean elkartzen bait dira: Emiliorena.
Liburuaren dokumentazioa eta kokapen kronologikoa lantzeko, gazteek hainbat entrebista izan dabez aitite eta amamakaz eta honek, alkarren arteko hurbiltze bat ekarri dau esperientziagaz batera.
Koordinazio eta edizio lanetan, Nahikari eta Iban, euren irakasleak.
Ikasle eta irakasleen artean, amankomunean: bokazioa, motibazioa, eta lana.
Eta osogai guzti honeen fruitua: adierazteko gaitasuna, sormena, talde lanerako gaitasuna, alkar laguntza, irudimena,… eta balio asko, gure gazteena!
Liburua, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz kaleratu da eta edizio digitalean dohain dago eskuragarri Google Play, Amazon eta iTunes Store bidez.