Zornotzan

Cultura

Larunbata arratsaldetan trikitixa kaleetan

Triki Piu Pand taldeko kideek Amorebieta-Etxanoko kaleak girotuko dituzte larunbata arratsaldetan

•  Ekimenaren aurreneko saioa urtarrilaren 29an izango da eta ekainaren 18a bitartean izango da martxan, larunbatetan.Irailean segida izango du.

•  Helburua da, herriko kaleak euskal musika eta instrumentuen doinuekin alaitzea eta Udazken txistulariek igande goizetan egiten duten lana indartzea.

Amorebieta-Etxanoko kaleetan euskal musika doinuak izango dira nagusi asteburuetan. Urtarrilaren 29tik aurrera ekimen berria izango da martxan: Triki Piu Pand taldeko kideek kale buelta egingo dute larunbata arratsaldeetan. Trikitilariak 19:00etatik 21:00etara ibiliko dira kalejiran etalau ibilbide ezberdin egingo dituzte herrian zehar, hurrenez hurren, bat larunbata bakoitzean:  1. Ixer-Luis Urrengoetxea-Kalbario plaza2. Sabino Arana-Zezilia Gallartzagoitia-Andra Mari-Gernika plazak3. Herriko plaza-Konbenio plaza-San Juan kalea- Arraibi plaza4. Zelaieta parkea-Abasolo apezpiku kalea-Gudari kalea-Ogenbarrena.

Ekimena ekainaren 18ra bitartean izango da martxan eta udako atsedenaldiaren ostean, irailean izango da bueltan.

Euskal musikaren eta instrumentuen presentzia 

Amorebieta-Etxanoko udalaren helburua da, herriko kaleak alaitzea eta Udazken txistulariak elkarteko kideek igande goizetan egiten duten kale buletari segida ematea, asteburuetako programazioa indartuz. Era berean, euskal musikaren eta instrumentuen presentzia eta indartzea ere sustatu nahi du Udalak, herriko bi elkarte hauen lanarekin.

+ Leer más

Mangamore llega a Amorebieta el 11, 12 y 13 de octubre

07/10/2024

El próximo fin de semana se celebrará Mangamore 2024, un evento repleto de actividades para los amantes del manga, anime y la cultura japonesa. Entre los eventos destacados, habrá demostraciones de Taiko y Sumi-e, concursos de cosplay y karaoke, un

Zornotzako Euskal Jaia, el 5 de octubre

25/09/2024

La Euskal Jaia que se celebrará el 5 de octubre de 2024 contará con numerosas actividades de la mañana a la noche. Para dar comienzo a la jornada, a las 11:30 horas Gigantes, txistularis y gaiteros animarán las calles, y

La exposición itinerante ‘Bosteko 24’ llegará a Amorebieta-Etxano el 15 de octubre

18/09/2024

La muestra titulada ‘Un cuadrado de terciopelo negro’ ha comenzado hoy su andadura en Leioa y a continuación visitará la localidad zornotzarra, donde se podrá visitar en el Centro Zelaieta hasta el 3 de noviembre. Esta mañana se ha presentado