Zornotzan

Herria, Irakaskuntza

Larrea Eskolak bere 50 urteurrenaren aurkezpen jaia antolatu du

  Jaia arratsaldeko 17:00etan hasi da goiko eskolan. Bertan, ikasturtean zehar izango diren ospakizun ekitaldiak aurkeztu dira.

Amorebieta-Etxanoko Larrea Eskolak bere historian mugarri izango den 50. urteurrenarekin eman dio hasiera aurten 2023/2024 ikasturteari. Lorpen garrantzitsu hau poztu eta harro egoteko arrazoia da hezkuntza-komunitatearentzat, eta behar bezala ospatzeko, aurkezpen jaia antolatu dute.

Horrela, Larrea Eskolak azken 50 urteetan hezkuntza-komunitate honetako kide izan diren pertsona guztiak gonbidatu ditu, ikasle, irakasle edo langile, ospakizun berezi honetara gerturatzera. Jaiari hasiera emateko, kalejira bat antolatu dute 16:45ean beheko eskolatik. Hala, bertaratzen diren guztiek bat egin eta goiko eraikinera igoko dira, kalejiran, ospakizunari hasiera emanez.

Jaiaren aurkezpenean, urteurreneko abestiaz gozatzeko aukera izan dute, baita taloak dastatzekoa ere. Erromeria ere izan da, eta urte hauetan guztietan bizitutako momentuak eta esperientziak partekatzeko aukera ere izan dute.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du ospakizunarekin eta Larrea Eskola zoriondu du, bost hamarkada hauetan Amorebieta-Etxanoko hezkuntzan izan duen dedikazioagatik eta lan nekaezinagatik. Urteurren hau hezkuntza publikoaren garrantziaren eta eskola honetako kide izan diren pertsona guztien ekarpenaren testigantza da.

Era berean, Udalak Larrea Eskolako familia zabalari dei egin dio, 50. urteurrenaren aurkezpen festarekin bat egin eta ikasturtean zehar 50 urteak ospatzeko egingo diren jardueretan aktiboki parte har dezan.

+ Irakurri

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

mayo 23, 2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate irekien jardunaldia egingo da instalazioak eta hezkuntza-programa ezagutzeko. Zornotzako Haurreskolak 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurrakmatrikulatzeko epea irekiko du datorren

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

marzo 21, 2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los restaurantes Etxebarri, Horma Ondo, Hotel Igeretxe…diseña y prepara los menús diarios. Basados todos en la cocina tradicional, “siempre vamos a

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

febrero 26, 2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja. También han regresado a la antena de Telefónica, donde hace unos años lograron construir su nido, a pesar de que