Dozena bat artista zornotzarrek parte hartu dute Amorebieta-Etxanoko historia kontatu duen Kantuz Kantu! kontzertuan
– Kontzertuan Mikel Urdangarin eta Onintze egon dira beste artista batzuen artean.
– Proiektua Europako Ondarearen Jardunaldien barruan kokatuta dago, ondare kulturalaren sentsibilizaziorako programa zabal bat.
Amorebieta-Etxanoko Udalak kontzertu bat antolatu du Kantuz Kantu! izenarekin. Herriko historiaren zati diren abestiak entzun dira.
Amorebieta-Etxanorekin lotura duten hamabi artista, banda eta abesbatzek izan dira gaur Aretoan.
Patxi Gonzálezek zuzendutako proiektua da eta Beñat Egiarte musikariak ere parte hartzen du. Europako Ondarearen Jardunaldien barruan kokatzen da. Europar Batasunarekin lankidetzan, Europako Kontseiluak sustatutako ondare kulturalari buruzko sentsibilizazio programa handi bat da.
Kontzertu honetaz gain, CD bat prestatu da igande honetan entzun ahal izan diren abestiekin. Web orritik jaisteko aukera egongo da: www.ametx.eus.