Juan Inazio Irakulis eta “Beltz”

Urriaren 8an, Jauregibarriako zelaietan, Euskal Herriko arraza libreko txapelketa egin zen. “Kategoria honetan edozein txakurrak parte hartu ahal du, Euskal txakurrak eta Border Collie arrazakoak ere bai”.  9 txakur egon ziren lanean, eta Inazio Irakulis zornotzarra eta “Beltz” zazpigarren tokian sailkatu ziren. “Laster” izan zen garailea, Gaizka Etxanizen agindupean.

Kasualitatez hasi zen ardi txakurren lehiaketetan. “Aitor Sillonizek dauka errua, txakur kume bat oparitu eustan eta”.  EHNE sindikatuak Dimak antolatutako ikastaroetara apuntatu zen eta zaletasuna piztu zitzaion. Orain hiru txakur ditu; Border Collie arrazakoak: Bat, 10 urtekoa, Beltz, 6 urtekoa, gaur egun lehiaketetara doana, eta Zuri, 2 urtekoa, oraindik ikasten dagoena. “Azken honekin nabil entrenamentu gehien egiten, saio teknikoak dira batez ere”. Etxanon artalde txiki bat dauka Juan Inaziok entrenatzeko.

Inaziok dioenez, lau dira agindu nagusiak txakurra gidatzeko; «ezkerrera», «eskuinera», «etzun» edo «segi» esan eta azkar-azkar nagusiak dioena betetzen du animaliak. Ahotsa edota txistuarekin eman ahal ditu aginduak. “Txistu txiki bat dekot, soinu ezberdinak direnez txakurrak badaki zer egin. Txakurrak ulertu behar du zer eskatzen dotsezun eta jabeak ere txakurra ulertu”.

Artzain-txakurren lehiaketa artzain txakur batek artzainaren agindupean artalde bat zaindu eta gidatzeko duen trebezia neurtzen duen lehiaketa bat da. Bi ariketa eginten dituzte. Lehenik, artzainaren ondotik artaldera joanten da txakurra, banderatxoz markatutako bidetik. Gero, artaldea artzainaren aurrera eraman behar du txakurrak, eta ardiek borobilaren barruan gelditu behar dute. Bukatzeko, zelaiaren alde bateko hesiaren tartetik pasatu behar dute ardiek. Bigarren ariketan, txakurrak  artaldea hartu eta erdian dagoen eskortan sartu behar ditu. Ardi denak sartuz gero, atera egin beharko dute, eta txakurra barruan geratu behar da.

Artículo anteriorAsier Goiria: “Hay un grupo humano increíble”
Artículo siguiente100 kilos de tapones solidarios para Aingeru