Programatutako lanak Ibaizabal ibaiaren bi ertzetan, Jauregibarria parkeko urmaelean, Arraibi eremuetan eta Bekoerreka eta Tantorta errekaren AP-8aren ondoko parkean (Ixerango eta San Pedro kaleen artean) utzitako plastikoak eta hiri-hondakin solidoak bildu eta garbitzea izango dira.
Amorebieta-Etxanoko Udalak Ibaizabal ibaiaren bi ertzetan utzitako plastikoak eta hiri-hondakin solidoak garbituko ditu, baita udalerriko hirigunetik igarotzen diren befre ibaiadarrak ere.
Garbiketa-lanak aste honetan bertan hasiko dira, 8 laneguneko iraupena izango dute eta Lantegi Batuak Fundazioko langileek egingo dituzte.
Programatutako lanak Ibaizabal ibaiaren bi ertzetan, Jauregibarria parkeko urmaelean, Arraibi eremuetan eta Bekoerreka eta Tantorta errekaren AP-8aren ondoko parkean (Ixerango eta San Pedro kaleen artean) utzitako plastikoak eta hiri-hondakin solidoak bildu eta garbitzea izango dira.
Ibaia garbitzeko jardunaldia
Bestalde, osasun-egoerak aukera ematen duenean, udalak Ibaizabal ibaiaren ingurumena garbitzeko jardunaldi bat antolatzea aurreikusi du, Eskola Agenda 2030 iraunkortasunerako hezkuntza-programan murgilduta dauden udalerriko ikastetxeetako ikasleen eta boluntarioen laguntzarekin. Jarduera hau ezin izan zen burutu pandemiaren ondorioz.
Mota honetako ekimenekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu ingurumena zaintzeko beharrari buruz, guztion lana baita hori. Horregatik, bere laguntza eskatzen du ibaietako ibilguetan eta ibaiertzetan hiri-hondakin solidoak ez metatzeko.