HIRU EUSKAL IKASLEK IRABAZI DUTE SARI KOLEKTIBOA XII. ESPAINIAR OLINPIADA EKONOMIKOETAN
XII. Olinpiada Ekonomikoen estatu-fasea egin berri da, eta sari kolektiboa Euskal Herriko Unibertsitatearentzat izan da. Meritua unibertsitate aurreko 3 euskal ikasleri zor zaie.
XII. Olinpiada Ekonomikoen Estatuko fasea Komunitate Autonomo bakoitzeko 3 ikasle ordezkarirekin anto-latzen da. EHUk irabazi du sari kolektiboa, estatu mailan batez besteko nota onena lortu dutelako. Saria Jon Ortegak (Lauaxeta Ikastola), Unai Mendiak (Koldo Mitxelena) eta Daniel Peredak (Saint Georges English School) jaso dute.