Zornotzan

Kirolak

Hiru zornotzar Waterpolo Euskal Selekzioan

June Zaton, Ane Arizona eta Iurgi De Castro Amorebieta-Etxanoko waterpolo taldeko hiru kide Infantil mailako Euskal Selekzioko taldean Madrilen, Espainako Autonomi Erkidegoen arteko  txapelketan parte-hartzeko aukeratuak izan dira.

Apirilak 1-4-ra, aukera izango dabe infantil mailan 16 selekzio eta nesken mailan 11 selekzio waterpoloko txapelketan parte-hartzeko.

Helburua, bai mutil bai nesken txapelketan pasadan urteko 4.en postua berdintzea edo hobetzea da.

Horrez gain, Euskal Selekzioko infantil mailako mutilak Kroaziara joango dira Tomo Txapelketan parte-hartzera apirilak 11-16-ra.

Urritik Euskal Selekzioko entrenatzaileek infantil mailako jokalariekaz  lanean  dabilz teknifikazioen bitartez. Joan Albellak (Euskal Selekzioko arduraduna) idatzi bat argitaratu dau adieraziz aurtengo umeen aukeraketa zaila izan dala maila altua dabezan jokalarien artean 13 mutil eta 13 neskakaz gelditzeko.

Gure hiru jokalari oso fin ibili dira euren taldeko entrenamenduak, Euskal Selekzioko teknifikazioak eta Bizkaiko taldean egindako teknifikazioak kudeatzeko.

Amorebieta waterpolo taldeak egindako lan gogorra eta etengabea emaitzekaz isladatzen ari da.

Waterpoloaz difrutatzen jarrai dagigun danon laguntzaz.

+ Irakurri

‘Houstonera Josurekin’ Maribel Barrenetxea Ciarsolo

agosto 19, 2024

Athletic Genuine taldeak Genuine World Cup-en lehen edizioan parte hartu du abuztuaren 1, 2 eta 3an Houstonen, adimen-urritasuna duten pertsonak kirolaren bidez gizartean sartzea sustatzen duen nazioarteko txapelketan. Guztira 12 talde izan dira eta, Athleticeko lehoiez gain, LaLigako beste hiru

‘A Houston con Josu’ Maribel Barrenetxea Ciarsolo

agosto 19, 2024

El equipo Genuine del Athletic ha participado en la primera edición del Genuine World Cup el 1, 2 y 3 de agosto en Houston, un torneo internacional que fomenta la inclusión de las personas con discapacidad intelectual en la sociedad

AE WATERPOLO

julio 8, 2024

Taldeak maila bikaina erakutsi du infantil eta alebinetan. Alebin mailan, Libe Zarazuak txapeldun ordeko postua lortu du Elchen jokatu den Espainiako waterpolo txapelketan. Mutilen aldetik, Waterpolo taldeko Markel Larruzea eta Ager Santamaria oso ondo egin dute. Bai mutilak bai neskak