Zornotzan

Albisteak

Gernikako Arbolaren kimuak 25 urte bete ditu Amorebieta-Etxanon

• Amorebieta-Etxanoko Alkatea, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentearekin batera, euskaldunon sinbolorik unibertsalenaren oinordeko honen 25. urteurrena ospatzeko ekintzetan buru izan dira.
• 1991ko azaroaren 17an, Gernika plazan “euskaldunon iragana eta etorkizuna” irudikatzen dituen haritz hau landatu zen.
img_3885-copiar

Amorebieta-Etxanoko Alkateak, Andoni Agirrebeitiak eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak, Ana Otaduik, Udalbatzaren hainbat ordezkarirekin batera, Amorebieta-Etxanoko Gernika plazan Gernikako arbolaren kimu bat landatu zela 25 urte igaro direla ospatzeko egindako ekintzan parte hartu dute.
Gernikako arbola euskaldunon sinbolorik unibertsalenetarikoa da. Bizkaiko askatasun tradizionalak eta bizkaitarrenak ordezkatzen ditu. 1991ko azaroaren 17an, Amorebieta-Etxanon haritz honen kimu bat landatu zen.
Gaur, hogeita bost urte beranduago, Amorebieta-Etxanoko Alkateak adierazi du “hemen zuhaitz bat landatzea zerbait berezia eta esanguratsua izan zela baina batez ere gure historiaren zati bat landatu genuelako”. Bestalde, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak gogorarazi du “Gernikako arbola eta zuhaitz honek munduan zehar dituen kimuak, euskaldun guztiok ordezkatzen gaituela, gu denok ordezkatzen gaitu. Demokrazia, askatasuna, euskal eskubide historikoak, bakearen desioa. Kimu hau Gernikako lehen arbolatik dator, gure arbola sakratua. Kimu hau gure iragana da eta gure askatasuneko etorkizuna”.

+ Irakurri

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebieta-Etxano presenta la campaña Amorebono 2024

septiembre 9, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado la campaña Amorebono 2024, que estará disponible desde el 10 de septiembre hasta el 20 de diciembre. Esta iniciativa tiene como objetivo incentivar el consumo en los comercios locales y ofrecer a los vecinos

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano presenta la edición 2024-2025 de la guía ‘Zornotzan’ con una amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural

septiembre 4, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha lanzado una nueva edición de la guía ‘Zornotzan’. En ella se recoge la amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural disponible para el nuevo curso en el municipio. Esta guía, que se distribuye tanto en