Azken urteotan, euskaltegi askotan erabili den BOGA programan oinarritutako bi app prestatu ditu Zornotzako Barnetegiak. Boga1 eta Boga2 dira app horiek eta Boga1 horretan A1 maila lantzen den bitartean, Boga2n A2.
Bietan 15 istorio daude. Istorio bakoitza 10 saio edo unitatetan banatutadago. Saio bakoitzean istorioko hiru eszena daude eta eszena horiek dira hiztegia, hizkuntza-baliabideak, funtzioak, gramatika, … aurkezteko eta lantzeko bitartekoa.
Aplikazio bietan zuzenketa automatikoa da eta entzumenaren ulermena, irakurmenaren ulermena, gramatika eta hiztegia lantzen dira (idazlanak
eta mintzamenak modu automatikoan zuzendu ezin direnez, ez daude app hauetan garatuta).
Emaitzak terminalean baino ezin dira gorde; hau da, progresioa eta emaitzak eta ezin dira gailu desberdinetan partekatu. Baina, hori kenduta,
norberak erabaki dezake zer eta noiz landu eta.