Zornotzan

Bideoak, Gazteria

ESTITXU ETA EDERREN BIDEOA BIRALA BIHURTU DA

«Ez nuen espero horrelakorik, helburua bizi dugun egoerari aurre egiteko denbora pasatzea zen eta orain birala bihurtu da gure bideoa». Esti Asua zornotzarrak eta Eder bere semeak, «Agure zaharra» izeneko abestiaren moldaketa bat egin dute eta izugarrizko arrakasta lortu dute. «Egunero erronka bat jartzen dugu, euskal dantza, jolasak, etabar. Aspalditik, elkarrekin abesten dugu eta oraingoan tonua ikasi duenean letra moldatzeari ekin diogu. Ederrek 5 urte ditu eta oraindik ez daki irakurtzen, baina berak esandakoa ere kontutan izan dut».

Mezua «gera zaitez etxean» eta «danok guztiok batera» nagusi dira abesti honetan. «ETB-ko Kultura gara» saio berrira bidaltzea pentsatu nuen, baina lehenago lagunei eta eskolako talde txiki batera ere bidali nuen eta telefonoz telefono pasatu da.

Euskal Kantak

Esti Asua txikitatik aritu da musika munduan. 1997. urtean Bizkaiko Haur Kantari Txapelketa irabazi zuen eta bi urte beranduago Euskadikoa. Gero diska bat ere plazaratu zuen, Hilero Zornotzan aldizkarian argitaratu genuen orduan. Eta orain, ospea bere semeari esker etorri zaio, izan ere, Eder bera da bideo honen protagonista nagusia. Zorionak bioi!!!

+ Irakurri

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

mayo 23, 2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

mayo 23, 2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

marzo 18, 2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.