‘Emakumeak Aberria eginez’, Emakume Abertzale Batzaren omenez

• ‘Emakumeak Aberria eginez’ erakusketa atzo inauguratuko zan Zelaieta Zentroko lehen solairuan, bisita gidatu batekin; erakusketa martxoaren 17ra arte egongo da.

Lehenengo erakusketa, ‘Emakumeak Aberria Eginez’ izenekoa, gaur, otsailak 27, inauguratuko da eta martxoaren 17ra arte egongo da ikusgai Zelaieta Zentroko lehen solairuan. Erakusketa hau Armendola Elkartearen ekimena da, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak sortua. Karmele Perez Urraza, Begoña Bilbao Bilbao eta Gurutze Ezkurdia Arteaga (UPV-EHU-Garaian-Hezkuntza Fakultatea) komisarioen ahalegin bateratuaren emaitza da.

‘Emakumeak Aberria eginez’ erakusketak emakumeek euskal mugimendu nazionalistan utzitako ondarea eta egindako ekarpenak nabarmendu nahi ditu, bereziki Emakume Abertzale Batza (EAB) erakundeak egindako lanaren bidez. Sortu zenetik, EAB zutabe bat izan da balio aberkoiak, hezkuntzakoak, elkartasunekoak eta gizarte-laguntzakoak sustatzeko, euskararen sustapenean arreta berezia jarrita. Mugimendu horrek euskal emakume abertzaleak ahaldundu ez ezik, etorkizuneko belaunaldietan eta euskal nazionalismoaren garapenean ere arrasto esanguratsua utzi zuen.

Horrez gain, eta erakusketaren baitan, martxoaren 11n, arratsaldeko 19:00etan, ‘Emakumeak Aberria eginez’ liburuaren egileek hitzaldi bat emango dute, ‘Zornotzako emakume abertzaleak aberria eginez’izenburupean, emakume abertzale horien inpaktuan eta ikuspegian sakonduz.

Artículo anteriorASKARI Escuela de escalada
Artículo siguienteZORNOTZA TRAIL